Bertsolamintzako azken egunean 2011-03-15

Gogoeta ondoko jaialdi esperimentala Villabonan

Larunbatean bukatu ziren Bertsolamintza jardunaldiak, Inertziak erantzu, garena jantzi lemapean eta goizeko gogoeta saioaren ondoren, arratsaldean bertsoek izan zuten protagonismoa. Imanol Lazkano, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Julio Soto eta Amets Arzallus aritu ziren Andoni Egaña eta Egoitz Aizpururen esanetara. Espero izatekoa zen baino entzule gutxiago eta bertsoaldi onak utzi zituen saioa izan zen, giroak gehiegi lagundu ez arren.
Larunbatean bukatu zen Bertsolamintza jardunaldia eta goizeko gogoeta saioaren ondoan, arratsaldean bertsoek izan zuten protagonismoa. Imanol Lazkano, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Julio Soto eta Amets Arzallus aritu ziren Andoni Egaña eta Egoitz Aizpururen esanetara. Espero izatekoa zen baino entzule gutxiago eta bertsoaldi onak utzi zituen saioa izan zen, giroak gehiegi lagundu ez arren. Nabarmentzekoak, Beñat Gaztelumendik atzekoen hilobian idatzitako epitafioak, Lazkano eta Arzallusen arteko puntukakoa, Uria, Iturriaga eta Lazkanoren zortziko txikia, txiste kontatzearen inguruan, besteak beste. Horiek eta beste batzuk Bertsoa.com-en izango dituzue laister.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu