Bertsoa.com-ek bi txapelketetako bertsoak jarriko ditu aste honetan.
Igor Elorzak koska kendu zien beste bostei eta azken finalaurrekoan izango da. Oraingoz Xabi Paya eta Etxahun Lekue ditu bertsolagunak, eta azken kanporaketako irabazlea ere hor izango da. Iturriagak kanporaketa horretan kantatzen du. Zeanurin bigarren sailatu zenak, Arrate Illarok oraingoz bigarren puntuazio onena du Eñaut Intxaurragaren atzetik, (sei sailkatuko dira puntuen arabera) eta finalaurrerako aukerak ditu. Zeanurin 300 lagun bildu ziren.
Sailkapena:
Igor Elorza 424,5 puntu eta zuzenean finalaurrera
Arrate Illaro 369,5
Eñaut Uruburu 367
Iker Belaustegi 361,5
Iñaki Iturrioz 359
Itsaso Paia 345
Iparraldeko txapelketak Donibane Garazin ekin zion eta emozioz hasi ere. Maddalen Arzallusek Sustrai Colinak adina puntu lortu zituen eta biak dira finalerako. Kristiñe Txoperena gelditu zen hirugarren eta beste aukera bat izango du Donibane Lohitzunerako. Xumai Muruak beste saioetak puntuazioren zain egon beharko du. Saio polita eta maila onekoa izan zen Garazikoa. Lau lehenbizikoek behintzat bertso ederrak bota zituzten. Gillen Hiribarrenek ere maila polita erakutsi zuen. Xan Alkhat ibili zen gora-beheratsuen, baina, ale politak ere utzi zituen. Saio bukaeran, Sustrai Colinak Bertsoa.com-i adierazi zion,bere lanarekiko sentsazio gazi-gozoa zuela, beharbada borobiltzea falta izan zitzaiolako. Halare, Colinak errez egin zuen bertsotan eta ironiaz bota zuen finaletan sentsazio hobeak izaten dituela. Maddalen Arzallusek irripar handiagoa zuen, lorpen handia baitzen Colinaren pare gelditzea. Aitortu zuen ordea, bere helburua Euskal Herriko txapelketarako sailkatzea dela, eta beraz Garazikoa pauso bat izan zela.
Saikapena
Maddalen Arzallus 336,5 finalera
Sustrai Colina 336,5 finalera
Kristiñe Txoperena 327 Urdiñarbeko kanporaketara
Xumai Murua 308
Gillen Hiribarren 287,5
Xan Alkhat 270,5