Bertsokatu txapelketa 2011-03-28

Pello Ormazabal nagusitu da

Julen Zulaikarekin jokatu zuen buruz burukoa. Beraiekin batera aritu ziren Asier Azpiroz "Azpi", Ainhoa Mujika, Manex Mantxola eta Irati Anda. 200 lagun elkartu ziren Gasteizko Gaztetxean.
 Joan zen ostegunean jokatu zen Bertsokatu txapelketako finala Gasteizko Gaztetxean. Asteazkenero egin dituzte kanporaketak hiriko tabernetan. Kanporaketa gehienetan tabernak goraino bete dira, eta finalean ere halaxe gertatu zen: 200 lagun elkartu ziren Gasteizko gaztetxean. Honako bertsolari hauek igo ziren oholtza gainera:

 Julen Zulaika
 Manex Mantxola
 Irati Anda
 Ainhoa Mujika
 Asier Azpiroz "Azpi"
 Pello Ormazabal

 Jokin Labayen aritu zen gaiak ematen.

 Hasierako agur bereziekin hasi zen saioa, eta hortik aurrera ere umore onez aritu ziren bertsolariak. Zortziko handiko lanetan berotzen gehiago kosta bazitzaien ere, zortziko txikitik aurrera gaztetxeko giroak eztanda egin zuen. Azkenean Pello Ormazabal eta Julen Zulaika sailkatu ziren buruz burukora. Fase honetan bi ariketa egin behar izan zituzten. Lehenik zortziko txikian aritu ziren, Romeo eta Julietaz mozorrotuta. Ondoren, gitarra lagun hartuta aritu ziren kantuan. Beste bertsolariak ere gonbidatu zituzten azkeneko ariketa honetara, eta denen artean bukatu zuten saioa. Azkenean, epaileek hala erabakita, Pello Ormazabalek jaso zuen lehenengo saria.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»