Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna 2011-04-12

400 lagun elkartu ziren Legazpin

Gaur egun 8 733 dira Gipuzkoan hezkuntza arautuan bertsolaritza-eskolak jasotzen dituzten neska-mutikoak. Guztira 130 ikastetxetara iristen dira.
 Joan zen igandean ospatu zen Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna Legazpin. 400 bat neska-mutil elkartu ziren bertan. Ospakizunaren helburua bertso-eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea dira. Horretarako, egitarau dotorea prestatu zuten Gipuzkoako 30 herritatik iritsitako haurrentzat. Hasteko, taldeka banatuta bertsolaritzarekin lotutako hainbat jolasetan aritu ziren, taldeko argazkia atera ondoren. Kalejiran joan ziren bazkaritara, Batukadaren laguntzarekin. Sabela bete ostean, zezenekin eta poniekin gozatzeko aukera eduki zuten. Arratsaldeko 16etan ekitaldi nagusia hasi zen Legazpiko Urbeltz frontoian, eta 18etan bukatu zen festa.

 Antolatzaileek laguntzaile ugari izan zituzten egun osoan zehar: Legazpiko Batukada, Goiz-Deia txistulari taldea, Sustraiak dantza taldea, Koristi dantza taldea, Doinua musika eskola eta Legazpiko trikitilari gazteak.

 Gipuzkoan bertsolaritzaren inguruan egiten den lanaren erakusgarri izan zen igandeko jaia. Edurne Soraluze Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio eragileak azaldu zuenez, gaur egun hezkuntza arautuko proiektuan Gipuzkoako 8 733 neska-mutilek jasotzen dituzte bertsolaritza-eskolak. Hau da, iaz baino mila ikasle gehiagok. Proiektua Gipuzkoako bederatzi bailaratara, 49 herritara eta 130 ikastetxetara iristen da denera. Horregatik, proiektua ahalbidetzen duten udal eta ikastetxe guztien lana eta konpromisoa eskertu nahi izan zituen.

 Bertso eskoletan, berriz, 884 pertsonak hartzen dute parte guztira Gipuzkoan. Horietatik %38,80a dira emakumeak eta %61,20a gizonezkoak. Haurren bertso-eskoletan hartzen dute parte gehienek; helduen bertso-eskoletan kopuru horren %31,33a ibiltzen da.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu