Bertsoa.com eta Lankuren eskutik 2011-04-28

Kalean da Bertsoak 2010 bilduma, Mauletik Barakaldorainoko 24 bertsoaldirekin

Mauletik Barakaldoraino bertsoak biltzen ditu Bertsoak 2010 antologiak, baita Argentinan Pello Mari Otañok idatzitako azkenetakoak ere, orain arte argitaratu gabeak. Antologia Lanku.com eta info@bertsoa.com dago eskuragai, 12 eurotan
  Aurten ere urteko bertso-antologia kaleratu dute Bertsoa.com-ek eta Lankuk. Urtean zehar grabatutako saioetan aukeratutako 24 bertsoaldi bilduko dituzte bi DVDtan. Guztira 18 bertsolariren lanak agertuko dira bertan, Mauletik Barakaldorainoko bertsoekin. Argentinan Pello Mari Otañok idatzi eta mende bat beranduago Eñaut Agirrek kantatutako bertsoak ere bertan egongo dira.

 Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira.

 12 eurotan egongo da salgai, Lankuren denda digitalean eta ohiko liburudendetan. marketina@lanku.com helbidera e-mail bat bidaliz gero ere etxean jaso ahal izango da materiala, eta baita info@bertsoa.com-era idatzita ere.

  Honako bertsoaldi hauek osatzen dute bilduma:

DVD-1
1-Jon Maia-Maialen Lujanbio. Donostia.
2-Uxue Alberdi. Urepel.
3-Sustrai Colina-Unai Iturriaga. Gernika
4-Arkaitz Estibales. Barakaldo
5-Joanes Etxeberria-Amets Arzallus-Donibane Lohitzune
6-Beñat Ugartetxea. Barakaldo
7-Amets Arzallus. Maule
8-Julio Soto-Amets Arzallus. Zarautz
9-Andoni Egaña-Unai Iturriaga. Getaria.
10-Jon Maia. Donostia
11-Arzallus-Lujanbio-Egaña-Maia. Iurreta.
12-Aitor Sarriegi. Andoain
13-Julio Soto. Lesaka
14-Eñaut Agirre-Aitor Atxega-Imanol Kamio. Zizurkil.

DVD-2
1-Unai Iturriaga-Maialen Lujanbio. Donostia
2-Sebastian Lizaso-Amets Arzallus. Oñati
3-Andoni Egaña-Miren Amuriza. Zumaia.
4-Beñat Gaztelumendi-Maialen Lujanbio.Donostia
5-Maialen Lujanbio-Amets Arzallus. Aia
6-Amets Arzallus-Jone Uria. Donostia
7-Beñat Gaztelumendi. Donostia
8-Sebastian Lizaso-Unai Muñoa. Andoain
9-Maialen Lujanbio-Unai Iturriaga. Gasteiz
10-Aitor Mendiluze. Andoain

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra