DF Bertsozale Eskola 2011-05-03

Osteguneko jardunaldia bertan behera geratu da

Izena emateko epea maiatzaren 10etan itxiko da. Iñaki Muruak maiatzaren 12an emango du lehenengo hitzaldia, ofiziotako eta temako saioen inguruan. Maiatzaren 19an Amaia Agirre izango da hizlaria. Bakarkako saioen inguruan ariko da. Bukatzeko, bertso-saioa egingo dute maiatzaren 26an. Unai Iturriaga, Eneko Abasolo "Abarkas", Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkanok kantatuko dute bertan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita. Saio guztiak zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
 Ostegun honetakoan zen hastekoa DF Bertsozale Eskola. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian antolatu dute ikastaroa. Dena den, astebete atzeratuko da ikastaroaren hasiera. Hala, berez hiru hitzaldi eta bertso-saio bat egin behar bazituzten ere, azkenean bi hitzaldi eta saioa egingo dituzte. Saio guztiak iluntzeko 20etan izango dira, Plateruenan bertan. Honako hau da egitaraua:

 MAIATZAREN 12a, OSTEGUNA
 "Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?" hitzaldia, Iñaki Muruak gidatuta. Zenbait bertsoaldi komentatuko ditu adibide moduan.

 MAIATZAREN 19a, OSTEGUNA
 "Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera" hitzaldia, Amaia Agirre hizlari dela. Hemen ere hainbat bertsoaldi komentatuko ditu.

 MAIATZAREN 26a, OSTEGUNA
 Bertso-saioa:
  Unai Iturriaga
  Gorka Lazkano
  Iratxe Ibarra
  Eneko Abasolo "Abarkas"
   Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak

 Gauzak honela, izena emateko epea ere astebete atzeratuko dute, eta maiatzaren 10era arte zabaldu dute aukera. Horretarako aski da kultura@plateruena.net helbidera idaztea edo Plateruenako barran bertan izena ematea. 10 eurotan jarri dute matrikula.

 Gainera, Plateruena Kafe Antzokiak saioak zuzenean jarraitzeko aukera emango die bertaratzerik ez daukatenei. Streaming bidez internetez jarraitu ahal izango da emankizuna. Honako hau da lotura.

 Horrez gain, iazko edizioaren laburpentxo bat ere egin dute bideo formatuan. Bertan, Andoni Egaña, Agin Rezola, Iñaki Aurrekoetxea, Maite Berriozabal, Unai Elizasu, Eider Rodriguez eta Asier Altuna ageri dira hizlari. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran