Bizkaian idatzizko hiru kanporaketa egingo dira aste honetan: atzo Bilbon, gaur Mungian eta bihar Getxon. Idatzizko finala ostiralean izango da, Gernikan. Gipuzkoan ostiralean Zarautzen izango da kanporaketa. Araban Izarran eta Zalduondon izango dira kanporaketak aste honetan.
Udaberriarekin batera iritsi dira Eskolarteko Txapelketak Euskal Herrira.
Bizkaian joan zen astelehenean hasi ziren idatzizko kanporaketekin. Ondarroan, Durangon, Gernika-Lumon, Trapagaranen, Zornotzan eta Bilbon egin dituzte kanporaketak jada. Aste honetan beste bi kanporaketa eta finala daude egiteko:
MAIATZAREN 10a, ASTEARTEA
Mungiako Larramendi ikastolan, 15etan
MAIATZAREN 11, ASTEAZKENA
Algortako San Nikolas ikastolan, 15etan
Finala ere aste honetan izango da, ostiralean hain zuzen ere. 15etan hasi beharko dute bertsolariek bertsoak idazten, Seber Altube ikastolan. Ondoren, 17:30etan, sariak banatuko dituzte kultur etxean.
Bat-bateko kanporaketak ere laster hasiko dira Bizkaian. Honako hau izango da egutegia:
MAIATZAREN 24a, ASTEARTEA
Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15etan
14 urtera artekoen kanporaketa
MAIATZAREN 25a, ASTEAZKENA
Markinako Kultura aretoan, 15etan
15 eta 16 urtekoen kanporaketa
MAIATZAREN 26a, OSTEGUNA
Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, 15etan
17 eta 18 urtekoen kanporaketa
Bat-batekoen finala ekainaren 3an egingo dute, ostiralez, Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan, 11etan.
Gipuzkoan hau izango da Eskolarteko Txapelketaren 31. edizioa. Hemen idatzizko eta bat-bateko kanporaketak batera egiten dituzte. Joan zen astean hasi zen aurtengo txapelketa Oiartzungo Haurtzaro ikastolan. Beste bi kanporaketa falta dira egiteko:
MAIATZAREN 13a, OSTIRALA
Zarauzko Oteiza Lizeoan, 15etan
MAIATZAREN 20a, OSTIRALA
Oñatiko Txantxiku Ikastolan eta Santana aretoan
MAIATZAREN 27a, OSTIRALA
Lazkaoko San Benito Ikastolan eta Areria zineman
Idatzizko kanporaketa egiten dute lehenengo, 15etan. Ondoren, 16etan hasten da 14 urte artekoen bat-bateko kanporaketa, taldeka. Hortik gorakoen kanporaketa egiten dute azkenik.
Finala hemen ere ekainaren 3an izango da, Azpeitiko Izarraitz Pilotalekuan, arratsaldeko 16etatik aurrera.
Araban aste honetan hasiko da txapelketa. 14 urte artekoak taldeka ariko dira hemen ere. Aste honetan jokatuko dute lehenengo kanporaketa. Larunbatean izango da, iluntzeko 19etan, Zalduondon, merienda tartean dutela.
Bigarren kanporaketa Gasteizen egingo dute ostiralean, Amaian, iluntzeko 19etan.
Eskualde bakoitzetik talde bat igaroko da finalera.
14 eta 18 urte artekoak banaka ariko dira eta hiru kanporaketa jokatuko dituzte:
MAIATZAREN 13a, OSTIRALA
Izarran, 20:30etan
MAIATZAREN 14a, LARUNBATA
Zalduondon, 20:30etan
MAIATZAREN 20a, OSTIRALA
Elosun, 20:30etan
Finala hilaren 28an jokatuko dute Legution, Arabako bertso-eskolen egunaren baitan. Eguerdiko 12etan gaztetxoen finala egingo dute eta 16etan 14 eta 18 urte artekoena.
Ipar Euskal Herrian bi saio egingo dituzte. Maiatzaren 27an, ostiralez, Bertsulari Ttiki Eguna egingo dute Izpuran, Faustin Bentaberri gelan. Ikastola guztietako haurrak bilduko dira bertan (530 inguru), eta han gaztetxoen finala egingo dute, taldeka. Hor erabakiko da Iparraldeko hiru probintzietatik ze ordezkaritza joango den Euskal Herriko Eskolarteko finalera. Bertsopaperen sari-banaketa ere han egingo dute.
14 eta 18 urte artekoen finala hurrengo egunean egingo dute, larunbatez, Baionako Kalostrapen. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa.
Nafarroa izango da Eskolarteko Txapelketei ekiten azkena. 14 urte artekoen saioa ekainaren 4an jokatuko dute, Larraintzarren, Bertso Eskolen Egunaren barruan.
14 eta 18 urte artekoek maiatzaren 27an egingo dute saioa, ostiralez.