Euskal Herriko Bertso-Afari Txapelketa 2011-05-10

Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela

Jone Uriarekin jokatu zuen buruz burukoa. Atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Aimar Karrika, Ander Solozabal, Eneritz Zabaleta eta Oier Lakuntza. Aurtengoa bigarren edizioa izan da eta bete egin da Karrikestu elkartea.
 Aurten bigarren urtez jokatu da Euskal Herriko Bertso-Afari Txapelketa Etxarrin, Karrikestu elkartean. Iaz Jone Uriak jantzi zuen txapela. Ostiralean 70 bat lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko asmoz. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Oier Lakuntza
 Eneritz Zabaleta
 Aimar Karrika
 Beñat Gaztelumendi
 Ander Solozabal
 Jone Uria

 Joseba Andoni Beltza aritu zen aurkezle lanetan. Bertsolariak zortziko handian hasi ziren ofiziotan. Ondoren, zortziko txikiko ofiziokako lanak egin zituzten. Bakoitzari hitza emanda bertso bana kantatu behar izan zuten gero. Bukatzeko, kantu bat gaitzat hartuta, kopletan aritu behar izan zuten binaka, seina kopla osatu arte. Beharbada azkeneko ariketa hau izango zen publikoarengana gehien iritsi zena.

 Behin lan hauek eginda, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi sailkatu ziren buruz burukorako. Lehendabizi "Iparragirre abila dela" doinuan aritu ziren ofizioka. Launa punturi erantzun zioten ondoren, lau neurri ezberdinetan: zortziko txikian, hamarreko txikian, sei puntuko motzean eta habaneran.

 Azkenean Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu