Sei kanporaketa jokatuko dira denera, astean bi. Aurtengoan Zumaia eta Markina-Xemeingo gaztetxeak ere batu dira taldera. Finala uztailaren 1ean jokatuko da Mutrikun. Aste honetan Markina-Xemeinen eta Deban egingo dituzte kanporaketak. 8 bertsolari ariko dira finalean: saio bakoitzeko irabazlea eta puntuazio altuena lortzen duten beste bi.
Aurten 10. aldiz antolatu dute Plazatik Gaztetxera txapelketa. Bertsolari gazteei plazak eskaini eta bertsolaritza gazte guneetara gerturatzea dira txapelketaren helburu. Hori lortze aldera, zenbait gaztetxe Mutrikuko bertso-eskolarekin elkarlanean hasi ziren. Aurtengoan Zumaia eta Markina-Xemeingo gaztetxeak ere batu dira taldera.
Aurtengo edizioak nobedade bat izango du: inoiz baino kanporaketa gehiago jokatuko dira, sei denera. Ostiral honetan hasiko dira kanporaketak, Markina-Xemeingo gaztetxean. 23etan hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:
Eneko Arrate
Julen Sololuze
Nerea Ibarzabal
Peio Ormazabal
Eñaut Uruburu
Saioa Alkaiza
Larunbatean Debako gaztetxearen txanda iritsiko da. Gaueko 22etan hasiko da saioa, honako bertsolari hauekin:
Aitor Urbieta
Aitor Arrizubieta "Toko"
Xabat Galletebeitia
Olatz Ibarluzea
Ander Elortegi
Oihana Iguaran
Gainerako kanporaketak hauek izango dira: ekainaren 17an Elgoibarren, ekainaren 18an Soraluzen, ekainaren 24an Zumaian eta ekainaren 25ean Mendaron. Finala uztailaren 1ean izango da, ohi denez, Mutrikuko gaztetxean. Finalean 8 bertsolari ariko dira: kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta puntuazio altuena lortzen duten beste bi bertsolari. Kanporaketetan publikoak ere bere gustuko bertsolaria aukeratu beharko du. Publikoaren erabakia epaimahaiarenarekin bat ez baletor buruz burukoa jokatuko lukete bi bertsolariek. Kasu honetan epaileen epaiak erabakiko luke saioko irabazlea.
Saio guztiak afalostekoak izango dira.