Bertsolaritzaren Datu Basea 2011-06-10

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoaren zati bat sarean dago kontsultagarri

Biografiak, saioen inguruko informazioa, aldizkako bertso-ekitaldiak, doinutegia eta grabazioak biltzen ditu katalogoak. Datozen urteetan garatzen joango da datu basea.
 Xenpelar Dokumentazio Zentroak urteetan egindako lanaren emaitza da Bertsolaritzaren Datu Basea. Honen bidez, dokumentazio zentroaren katalogoa sarean kontsultagarri jartzea da helburua. Oraingoz biografiak, saioen inguruko informazioa, aldizkako bertso-ekitaldiei buruzko informazioa, doinutegia eta grabazioak biltzen ditu katalogoak, eta datozen urteetan alor gehiago gehituko dira: nazioarteko inprobisazioari buruzko informazioa, kartel eta esku-orriak, idatzizko bertsoak...

 Gaur egin dute aurkezpena Donostian, Koldo Mitxelena kulturgunean. Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, 1991n sortu zen Xenpelar Dokumentazio Zentroa dokumentazioa bildu, sailkatu eta gizarteratzeko. "Dokumentazio bizi bat" edukitzea zen helburua, jendeak erabiltzeko erraztasunak emanez. Orain arte dokumentazio zentroan dagoena ikusteko Villabonara joan beharra dago, baina datu-baseari esker katalogoaren zati bat internetez ikusteko aukera egongo da, ikertzaileen eta bestelako erabiltzaileen lana errazte aldera. Hala ere, interneten zerbait aurkitzeko arazorik izanez gero dokumentalistekin harremanetan jartzeko gomendatu du Nere Erkiagak.

 Nere Erkiagak hitz egin du prentsaurrekoan Xenpelar Dokumentazio Zentroaren izenean. Azaldu duenez, orain dela zenbait urte hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Kutxarekin, eta horri esker dokumentalista taldea hirutik bostera handitzeko aukera izan zuten. Hiruko lan taldearekin dokumentazio zentroan burutu beharreko zenbait lani buelta eman ezinik aritzen ziren. Bosteko taldeari esker datu basea aurrera eramateko aukera eduki dute.

 Datu-basea ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.

 Bukatzeko, Iñaki Muruak nabarmendu duenez, Xenpelar Dokumentazio Zentroak 20 urteotan egindako bilketa da katalogoaren ardatz. Era horretan, norbaitek bertsolaritzari lotutako dokumenturik edukiko balu dokumentazio zentroan gustura hartuko luketela nabarmendu zuen.

Nere Erkiagaren azalpena
2011-06-10 Donostia

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa