Bertsoz apainduko dute 2011-06-15

Gaur berriz inauguratuko dute Sariketa taberna

30 urtez bertsolari zaharren bertsoz apaindurik egon ondoren, eraberritu egin dute. Oraingoan 30 bertsolarik 30 irudiri jarritako bertsoak erabili dituzte, Donostiari lotuak.
 30 urtez bertsolari zaharren bertsoz apaindurik egon da Donostiako Sariketa taberna. Basarri, Uztapide, Xalbador, Otaño, Txirrita, Lazkao Txiki... Dena den, eraberritze lanen ondorioz itxita egon da azken asteetan. Gaur berriro zabalduko dute, eta bertsoak izango du bere lekua. Hala, 30 bertsolarik 30 lekuri ipinitako bertsoek apainduko dute taberna. Donostiari lotutako argazkiak dira denak: Zinemaldia, estropadak, angulak, Trinitate plaza, su artifizialak, Haizearen Orrazia... Denak ageri dira irudietan. Bertsoak jartzen, berriz, adin guztietako bertsolariak aritu dira: Joxe Agirre, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Beñat Gaztelumendi, Anjel Mari Peñagarikano... Gaurtik aurrera bertaratzen duenak ikusgai izango du Donostiako Alde Zaharrean, Fermin Kalbeton kalean.

 Lanku Bertso Zerbitzuak eta Bertsozale Elkartea aritu dira panelak osatzen. Hala, Eneko Salaberriak egin du diseinua, Gari Garaialderen argazkiek lagunduta. Ideia nagusia, berriz, Unai Elizasurena izan da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu