Uztailaren 1erako aurkeztu beharko dira lanak 2011-06-15

Martxan dago Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa

13 urtera artekoek gutxienez 2 eta gehienez 4 bertso bidali beharko dituzte "nik euskaraz, zuk zergatik ez" gaiarekin. Hortik gorakoek, berriz, gutxienez 8 eta gehienez 12 idatziko dituzte gai librean.
 Ordiziako Argi Berri Elkarteak urtero antolatzen du Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa, Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 20. edizioa izango da. Urtero bezala, hiru kategoria bereizi dituzte:

 Gaztetxoen mailan 13 urte arteko bertsolariek hartuko dute parte. Partehartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidaltzeko aukera izango du, eta bakoitzean gutxienez 2 eta gehienez 4 bertso idatzi beharko ditu. Gaia, berriz, honakoa izango da: "Nik euskaraz, zuk zergatik ez". Sariei dagokienez, lehenengoak 200 euro, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50 jasoko dituzte. Gainera, garaileak Txikia bana jasoko dute.

 Gazteen mailan ariko dira 14 eta 18 urte arteko bertsolariak. Hauek ere nahi adina sorta bidaltzeko aukera edukiko dute. Bakoitzean, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertso idatzi beharko dituzte. Lehenengo sailkatuak Txikia eta 300 euro jasoko ditu; bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 100 euro.

 Azkenik, 1992an edo aurretik jaiotako bertsolariak Helduen mailan jardungo dira. Hauek ere nahi adina sorta bidali ahal izango dituzte, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoz osatuak. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro eta Txikia jasoko ditu, bigarren sailkatuak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro.

 Lanak uztailaren 1a baino lehenago bidali beharko dira, posta arruntez edo elektronikoz. Posta arruntez bidali nahi izanez gero hau da helbidea:

 ARGI BERRI ELKARTEA (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
 Gipuzkoa Kalea 15 behea
 20240 Ordizia

 Helbide elektronikoa, berriz, hau da: aitor-c@ahize.aek.org

 Lehiaketara aurkezten diren bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Gainera, lana bidaltzerakoan originala eta 4 kopia bidali beharko dira. Hala, lanak izenordez sinatuko dira. Beste gutunazal batean izenordearekin batera bidali beharko dira egileari buruzko gainerako xehetasunak: izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia... (Karnetaren kopia bidaltzea ere gomendagarria da).

 Lanak ordenagailuz edo makinaz idatzita bidali beharko dira, bertso bakoitzaren ordena-zenbakia ondo zehaztuta. Gainera, izenburuaren ondoan doinua ere ondo zehaztu beharko da.

 Sari-banaketa irailaren 11n egingo da Ordizian, Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu