Iparraldeko Xapelketa 2008-11-06

Finaleko tenorea Iparraldean

Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Ekhi Erremundegi, Miren Artetxe, Xumai Murua, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Karlos Aizpuru. Donibane Lohitzunen, Jai Ala frontoian, azaroaren 15ean, 17:00etan.

Finaleko tenorea iritsi zaio Iparraldeko lehen Xapelketari. Donibane Lohitzunen izango da, Jai Ala frontoian, azaroaren 15ean, 17:00etan hasita. Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Ekhi Erremundegi, Miren Artetxe, Xumai Murua, Amets Arzallus, Odei Barroso eta Karlos Aizpurua izango dira zortzi progatonistak. Txapelerako hautagai nagusia bi, baina, beste finalistek ere ikusten dute sospresarako aukera. Denek ilusio berezia dute lehenengo Xapelketa honetako finalean kantatzeko, eta batez ere final ona ateratzeko. Bertsoa.com-ek banan-bana hitz egin zuen zortzi bertsolariekin eta datorren astean ikusgai izango dira beren asmo eta gogoetak.

Orain artekoa arrakasta handiz joan da eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea oso pozik da bai jendearen erantzunarekin bai bertsolariek egindako lanarekin ere. Finala bertsoaren eta euskararen besta eguna izatea nahi dute eta horretarako egun osoan izango da Donibanen non gozatua. Goizeko 11:00etan hasiko da jaia. Ostatua eta bazkaria izango dira Ereintabil Donibaneko ikastolako guraso elkartearen eskutik, 22 eurotan. Tokia hartzeko. 05 59 54 07 86 (iparraldetik) eta  00 33 559 54 07 86 (hegoaldetik).

Finalean egin beharreko lanei dagokienez, kartzelakoa da berezitasunik handiena. Binaka egingo dute, lehenbizi sei puntukoa eta bakarka gero, bakoitzak gai banarekin. Hona hemen ariketak:
 
-Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertsu.
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertsu.
 -Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bi bertsu
 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertsu.
 -Kartzela (binaka):
 -Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertsu.
 -Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertsu

Txapelaz gain, Euskal Herriko txapelketarako hiru txartel ere jokoan daude Iparraldeko finalean. Amets eta Sustrai, 2005ean finalistak izaki, sailkatuta daude, eta beste hiru postu erabakiko dira azaroaren 15ean

Sarrerak erreserbatzeko

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu