Maialen Lujanbiori egindako elkarrizketa dakar 2011-07-01

Emakunderen aldizkarian tarte zabala hartu du bertsolaritzak

Horrez gain, Jone Miren Hernandez antropologoaren eta Edurne Begiristainen testu bana datoz emakumeek bertsolaritzan izan duten ibilbidearen inguruan.
 Emakunderen aldizkariak bertsolaritza aztertu du azkeneko alean. Hala, Edurne Begiristainek Maialen Lujanbio elkarrizketatu du. Bertan, bere ibilbidearen errepasoa egiteaz gain emakumeek bertsolaritzan bizi duten egoeraz hausnarketa bat egiten du hernaniarrak. Dioenez, "hastapen hori ez zen hain traumatikoa izan, ni nahiko testuinguru naturalean sentitzen nintzelako. Denborarekin, egoerak, sentsazioak eta kontraesanak aztertzen joaten zara eta ohartzen zara gertatzen dena ez dela doan gertatzen, atzean badagoela arrazoi ikusezin bat. Gauza horiekin denborarekin jabetu naiz".

 Bestalde, beste bi artikulu ere badakartza aldizkariak. Alde batetik, Jone Miren Hernandez antropologoak idatzitako "bertsolaritza, definizio berri baterantz?" izenburukoa. Bertsolaritzan emakumeak izan duen presentzia aztertzen du bertan, eta etorkizunerako aurreikuspen bat egiten du gainera: etorkizuneko bertsolaritzaren definizioan emakumeen ekarpena ezinbestekoa izango da.

 Azkenik, Edurne Begiristainek idatzitako "bertsolaritza, berdintasunaren bidean" izeneko artikulua ere badator. Bertan, zenbait emakume bertsolariren ekarpenak bildu ditu: Kristina Mardaras, Arantzazu Loidi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi. Gainera, Leire Ibarguren ("Emakumea, oholtza eta umorea" lanaren egilea) eta Lorea Agirre ("Zapia eta Txapela"-ren egilea) ere ageri dira artikuluan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»