Plazatik Gaztetxera sariketa 2011-07-06

Ane Labakak jantzi du txapela

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Aitor Salegi, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Hodei Iruretagoiena, Peio Ormazabal, Asier Azpiroz eta Ander Zulaika. 90 lagun elkartu ziren Mutrikuko Gaztetxean afaltzera, eta askok kanpoan geratu behar izan zuten.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Plazatik Gaztetxera sariketako 10. edizioko finala. Mutrikuko Gaztetxean izan zen saioa. 90 bat lagun elkartu ziren afaritan, eta beste askok kanpoan geratu behar izan zuten, ez baitzen denentzako lekurik izan. Finala Asier Juaristik aurkeztu zuen. Honela gelditu zen epaileen sailkapena:

 1.- Ane Labakak              153 puntu
 2.- Beñat Iguaranek          150,5 puntu
 3.- Oihana Iguaranek         149 puntu
 4.- Aitor Salegik            146 puntu
 5.- Hodei Iruretagoienak     146 puntu
 6.- Peio Ormazabalek         146 puntu
 7.- Asier Azpirozek          144,5 puntu
 8.- Ander Zulaikak           134,5 puntu

 Dena den, publikoak Aitor Salegi aukeratu zuen buruz burukoa jokatzeko, eta bera aritu zen Ane Labakarekin batera txapelerako lehian. Azkenean, ordea, lasartearrarentzat izan zen txapela.

 Bestalde, finalaren aurretik "Bertsoklip" emanaldia egin zuten, Mutriku eta Markiñako gazte asanbladek aurkeztutako bi lanekin. Irabazlerik zehaztu ez bazuten ere, publikoak bi lanak saritu zituen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu