Herri askotan festak ospatzen ari dira egunotan 2011-08-12

Bertso-saioz betea dator asteburua

Gaur bertan Orion, Zarautzen, Leitzan, Zumaian eta Adunan izango dira saioak.
 Abuztu erdialdean festak hasten dira Euskal Herriko txoko askotan, eta festekin batera bertso-saioak ere ugaritu egiten dira. Asteburu hau izango da, beharbada, urte osoko emankorrena bertsoari dagokionez. Gaur bertan ere saio ugari izango dira.

 Orion Kolon Txiki tabernan egingo dute saioa, Errikotxia Bertso-Eskolak antolatuta. Ibai Esoain, Xabier Sukia, Gorka Azkarate eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira kantari.

 Zarautzen, urtero bezala Azken Portu auzoan jaialdi jendetsua egingo dute gaur gauean.

 Leitzan "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldia izango da ikusgai eguerdiko 12etan plazan.

 Zumaian, berriz, klasiko bat: Sanjuaniturriko balkoitik balkoirako saioa, eguerdiko 12:30etan hasita. Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan.

 Azkenik, Adunan urteroko jaialdia izango da frontoian, gaueko 22:30etan hasita. Julio Soto, Fredi Paia, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute Amaia Agirreren esanetara.


 Larunbata ere oparo dator bertsoari dagokionez. Hernialden Anjel Larrañaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Xabier Zeberio jardungo dira bertsotan afalondoan frontoian.

 Leitzan Hamaika Bertute ekimeneko kideek bertso-bazkaria egingo dute Gaztetxean.

 Portugaleteko txosnetan ere bertsoak izango du bere lekua iluntzean, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeitaren eskutik.

 Baliarrainen, berriz, bertso-poteoa egingo dute etxez etxe arratsaldeko 18etan hasita. Amaia Agirre eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute.

 Hondarribian, berriz, bertso-afaria egingo dute Muara elkartean, gaueko 21etan hasita. Manu Goiogana, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Gaztelumendi jardungo dira bertsotan.


 Igandean ere urteroko jaialdi bat baino gehiago izango da. Hala, Goiatzen 22:30etan hasiko da jaialdia, Julio Soto, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluzerekin.

 Handik gertu, Albizturren, 19etan izango da jaialdia. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute bertan.

 Leitzan ere urteroko jaialdia izango da ordu berean, plazan. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan.

 Gabirian ere urteroko saioa izango da saloian, gaueko 22etan. Aitor Sarriegi, Ane Labaka, Igor Elortza, Endika Igartzabal, Jone Uria eta Xabier Silveira dira bertan kantatzekoak.

 Jaialdia egingo dute Baliarraingo frontoian ere, gaueko 22:30etan. Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Andoni Egaña ariko dira kantuan Amaia Agirreren esanetara.

 Amurrion bertso-kupela izeneko emanaldia egingo dute parkean, iluntzeko 20etan. Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren eta Ainhoa Comasek kantatuko dute bertan.

 Azkenik, Uztegin bertso-afaria izango da plazan, iluntzeko 21etan hasita. Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute bertan.


 Astelehena ere jai-eguna tokatzen denez saio ugari izango dira aurten ere.

 Zizurkilen urteroko jaialdia egingo dute gaueko 23etan Plaza berrian. Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Andoni Egaña jardungo dira kantari Igotz Alkortaren esanetara.

 Urteroko saioa izaten da Zornotzako Etxano auzokoa ere. Frontoian izango da saioa, gaueko 22:30etan. Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.

 Goizuetan ere jaialdia egingo dute iluntzeko 19:30etan plazan. Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan, Xabier Legarreta "Arano" gai-jartzaile dutela.

 Gernika-Lumon ere bertso-jaialdia egingo dute Seber Altube auditoriumean, iluntzeko 19etan. Julio Soto, Arkaitz Estiballes, Jon Maia eta Iratxe Ibarrak kantatuko dute Josu Goikoetxearen gaiekin.

 Elgoibarren Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin dira kantatzekoak.

 Etxalarren ere bertso-jaialdia izango da arratsaldean.

 Araian, Andramari jaien barruan, saioa izango da 13etan. Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana ariko dira kantari.

 Itsasondon ere ordu berean izango da saioa, plazan. Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Xabier Zeberiok kantatuko dute.

 Mallabian ere, ordu berean, Beñat Ugartetxea eta Xabier Amuriza jardungo dira bertsotan.

 Zestoan, berriz, Aizarna auzoan, triki-bertso-poteoa izango da 18etan.

 Bukatzeko, Larrabetzun Jone Uria eta Gorka Ostolaza "Potxis" dira kantatzekoak, plazan, iluntzeko 20etan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri