Euskal Jaiak Donostian 2011-09-13

Ongi etorri Trinitatera

Horrelaxe hasi zuen larunbateko bertso-saioa Unai Elizasu gai-jartzaileak. Oholtza gainean berarekin batera ziren entzuleei ongi-etorria emanez, Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Julio Soto.

Urte batzutako hutsunearen ondoren, Trinitate plazara itzuli da Donostiako Euskal Jaietako bertso-saioa. Tradizio handia du Kontxako banderaren bezperako bertso-saioak Donostian; Trinitate plazaren konponketa-lanak hasi zirenean, handik Konstituzio plazara eraman zuten saioa, eta aurten itzuli da plaza goxora.

Goxoa, horrelakoxea izan zen bertso-saioa. Plaza txikian, bertsolariak eta entzuleak gertu, bertsolariak eroso eta entzuleak esker onez. Igor Elortzak bukaerako agurrean esan zuenez, pribilegiatua sentitzen zen oholtza gainetik ikusten zena ikusi zuelako. Bete-bete egin zen plaza, bertsozaleak aulkietan eta bertsozale gehiago bazterreko harrizko eserlekuetan eserita. Gau-giro ezin hobea bertsoak entzuteko.

Egoera horretan, oso erraza zen bertso-saiotik gustura ateratzea; baina ezin kenduko diegu meriturik bertsolariei. Izan ere, eszenatokia bikaina izateaz gain, bertso-saioa bera ere ona osatu baitzuen seikoteak. Seriotik hasi zen saioa baina segituan heldu zien umoreari. Aipatzekoa Jon Maiaren lana, gustura zegoen oholtzan eta nabaritzen zitzaion. Maialen Lujanbiorekin osatu zuen bertsoaldia oso ona, Zinemaldian "Bertsolari" pelikularen estreinaldirako prestatzen ari zirela; baita Jon Maiak atzekoei erantzunez egin zuten saioa ere.

Badu definitzen erraza ez den zerbait Trinitate plazak; argi dagoena da gertutasun eta goxotasun horrek ez diola kalterik egiten bertsoari.


Gernika
2011-09-10 Donostia

Andoni hipersensible
2011-09-10 Donostia

Zinemaldian
2011-09-10 Donostia

Andoniren argazkiak
2011-09-10 Donostia

Irailaren 11
2011-09-10 Donostia

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»