Larunbatean hasiko da Gipuzkoako txapelketako udazkeneko fasea, Gipuzkoako bertsoaren sarea ehuntzea helburu duena Saroi Jauregi lehendakariaren arabera. Hiru kanporaketa fase eta finala izango ditu, Illunben abenduaren 18an. 48 bertsolarik eskuratu dute parte hartzea, udaberriko fasean sailkatuak eta aurreko finalistak. Atzo egin zen aurkezpena Donostiako Miramar Jauregian.
Larunbatean hasiko da Gipuzkoako txapelketako udazkeneko fasea, Gipuzkoako bertsoaren sarea ehuntzea helburu duena Saroi Jauregi lehendakariaren arabera. Hiru kanporaketa fase eta finala izango ditu, Illunben abenduaren 18an. 48 bertsolarik eskuratu dute parte hartzea, udaberriko fasean sailkatuak eta aurreko finalistak. Atzo egin zen aurkezpena Donostiako Miramar Jauregian. Gipuzkoako Elkarteko lehendakariak eta koordinatzaileak, eta Kutxa eta Foru Aldundiko ordezkariek azaldu zituzten helburu eta xehetasunak, Aritz Zerain Elkarteko koordinatzailea ere bertan zela. Han ziren baita ere sintonia egin duten Elkano Browning Cream eta Gari abeslaria. Bertsolariei dagokionez, 48 parte hartzailetatik lau izan ziren aurkezpenean.
Bederatzigarren Gipuzkoako Txapelketa izango da, eta aro berriko bosgarrena, (Herriartekoaz aparte), 1991 berriro martxan jarri zenetik. 2007koan bezala, Gpuntua izango du kontzeptua, eta metroko linea sarea irudia. «Gipuzkoako bertsoaren sarea islatuko du Gpuntuak; metroko linea bakoitza txapelketako fase bakoi-tzari dagokio, eta bertso eskolen sareak lurralde osoa hartzen duen linea islatuko du», azaldu zuen Oroitz Azurmendik. Gipuzkoako bertsolaritzaren ehuna gizarteratzeko kontzeptu gisa erabiliko da Metroarena, «Gipuzkoako bertsoaren hedapena, joskura ederki biltzen baitu bere baitan», gaineratu zuen Gipuzkoako koordinatzaileak.
Saioak(Saio guztiak 17:30etan izango dira)
Final-zortzirenak
Andoain, irailak 17
Mantxi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre, Ander Lizarralde, Ane Labaka, Manu Goiogana.
Azkoitia, irailak 18
Xabier Sukia, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', Gorka Azkarate, Ibai Esoain, Asier Azpiroz, Gorka Maiz.
Eibar (irailak 24),
Lazkao (irailak 25),
Elgoibar (urriak 1),
Lasarte-Oria (urriak 8),
Irun (urriak 9).
Final-laurdenak
Oñati (urriak 22), Villabona (urriak 23), Hondarribia (urriak 29), Idiazabal (urriak 30), Azpeitia (azaroak 6).
Finalaurrekoak
Arrasate (azaroak 26), Tolosa (azaroak 27), Hernani (abenduak 4).
Finala
Donostiako Illunbe zezen-plaza (abenduak 18).
LanakHamalau pertsonako gaijartzaile taldea arduratuko da gaietaz. Lanei dagokionez, finalekoen berri jakiteke, koplakakoa da berritasun nagusia. Final laurdenetan izango da, eta 8a 8a 10- 8a egiturako (Egun da Santimamiña) kopla neurrian aritu beharko dute bertsolariek. Finalerdietan ere bada berezitasunik. Bertsolariak banaka igo beharko dute oholtzara, eta agurraren ondoren hiru punturi erantzun, kartzelako ariketa gisara.
Orain hastera doan fasean, honako lan hauek egingo dituzte:
-Iparragirren ofiziotan, hiruna bertso
-zorziko txikian ofiziotan, hirura bertso
-bakarka, bi punturi eranzun eta oin bat emanda bertsoa osatu, nahi den puntuan sartuta, gehienez hamarreko handian.
-zortziko handian ofiziotan, hirura bertso
-Kartzala, gai bati hiruna bertso.