'Bertsolaria bere bakardadean' 2011-09-21

Egaña bere bakardadean, bertso kantatu eta errezitatu artean

Andoni Egañak eta Unai Elizasuk eman diote hasiera 'Bertsolaria bere bakardadean' zikloari, Donostiako kafe antzokian. Ordubete inguruko saioa izan zen, eta bertso kantatu eta errezitatu arteko jolasa izan zen aipagarri eta txalotuena. Bi bakarkako, gai baten bi pertsonaiak, atzekoei kantatu -atzekoena ere berak eginez... plazetan ohikoak diren lanak ere Egañak bakarrik egin zituen. 100 entzule inguru bildu diren Dokan.
Andoni Egañak eta Unai Elizasuk eman diote hasiera 'Bertsolaria bere bakardadean' zikloari, Donostiako Doka kafe antzokian. Ordubete inguruko saioa izan zen, eta bertso kantatu eta errezitatu arteko jolasa izan zen aipagarri eta txalotuena. Bi bakarkako, gai baten bi pertsonaiak, atzekoei kantatu -atzekoena ere berak eginez... plazetan ohikoak diren lanak ere Egañak bakarrik egin zituen. 100 entzule inguru bildu diren Dokan.

Agurrak
Elizasuren planteamenduak bi aspektu konbinatu zituen: plazetan normalean egiten ez diren gauzak probatu eta ia erabat egiten direnak bertsolari bakarrak interpretatzea. Hala, hasteko, saioetan agurrak izaten direnez, Egañak agurrak bota zituen, hiru agur. Ondoren, Bateraguneko sententzia ezagutu zen eguna izaki, egoera poltikoaren alde optimista eta pesimista defenditu behar zituen, mikro banatatik.

Puntuak erantzun, errezitatuz
Beste ariketa berezi bat, puntu erantzunena izan zen. Elizasu puntuak jarri zizkion normal eta Egañak erantzun. Eta halako batean, errezitatzen hasi zen, zortziko txikian aurrena, eta zazpi puntuan bukatu. Jendeak gogotik eskertu zuen lana.

Bakarka ere kantatu eta errezitatu
Behar bada saioko gailurra ariketa hau izan zen. Elizasuk bakarkako gaia jarri zion, baina kantatzea eta errezitatzea konbinatzeko eskatuz, Jon Maiak Kursaalean egin zuenaren harian. Egañak hiru bederatziko handi bota zituen, lehenengo motzera arte errezitatuz eta gero kantatuz.

Bertsoa.com Doka izan zen saio esperimental honetan, eta lan hauek guztiak gutxi barru ikusgai izango dituzuen Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat