Urriaren 3ra arte aurkeztu daitezke lanak 2011-09-27

Martxan da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa

Bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa, eta aurtengoa 10. edizioa izango da. Bi kategoria bereizi dituzte: 18 urtera artekoak eta 19 urtetik gorakoak. Ahobien Galaren barruan banatuko dira sariak.
 Bi urtetik behin egiten den lehiaketa da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa. Bertso-jartzaile sena pizteko asmoz antolatu ohi du Algortako Bertsolari Eskolak. Aurtengoa 10. edizioa izango da.

 Bi kategoria bereizi dituzte. 18 urtera artekoek gutxienez 6 bertso idatzi beharko dituzte, eta gehienez 10, gai, doinu eta neurri librean. Sariei dagokienez, irabazleak txapela, 300 euro eta garaikurra eskuratuko ditu, bigarren geratzen denak 150 euro eta garaikurra eta hirugarren geratzen denak 90 euro eta garaikurra.

 19 urtetik gorakoek, berriz, gutzienez 8 bertso idatzi beharko dituzte eta 12 gehienez, gai, doinu eta neurri librean. Sari mardulagoak izango dituzte: txapela, 1200 euro eta garaikurra irabazleak; 900 euro eta garaikurra bigarrenak eta 600 euro eta garaikurra hirugarrenak.

 Partehartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidaltzeko aukera edukiko du, baina ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Lanak bidaltzeko epea URRIAREN 3an bukatuko da. Sortak posta arruntez edo elektronikoz bidali ahal izango dira.

 Posta arruntez bidali nahi izanez gero, bertsopaperak izengoitiz sinatu beharko dira, eta beste gutunazal batean idatzi beharko dira egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, eta telefonoa, faxa edo e-maila. Gutunazal hau ere izengoitiz sinatu beharko da. Honako hau da helbidea:

 BALENDUN ENBEITA 10. SARIA
 Algortako Bertsolari Eskola "ALBE"
 Martikoena 16, 2. pisua
 48992 Getxo

 
 Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, bi dokumentu bidali beharko dira: batean bertsopaperak eta izengoitia eta bestean norberaren datuak. Hau da helbidea: balendinenbeita2011@gmail.com.

 Sari-banaketa Algortan izango da, Villamonteko Kultur Etxean, Ahobien Galaren barruan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu