Urriaren 18an hasita 2011-10-04

Bi bertso jaialdi eta bi ekitaldi berezirekin dator aurtengo Bertsoaroa Iruñean

Asier Altuna eta Andoni Egañaren Bertsolari filmari buruzko hitzaldiak zabalduko du aurtengo Bertsoa Aroa, urriaren 18an. Bi bertso jaialdi izango dira, 'Jo zak, berriz!' bertso saio musikatua, Erregea eta bufoia, eta poesia errezitaldia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak urtero antolatzen dute Bertso Aroa.
Aurten ere Bertsoaroa mamitsu dator Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko Udalaren eskutik. Bertsoaren inguruko formatu eta izaera ezberdineko ekitaldiak izaten dira urtero eta aurten ere Nafarroako bertsozaleek baduten zertaz gozatua. Hasteko, Asier Altuna Bertsolari filmeko zuzendariak eta Andoni Egañak hitzaldia emango dute, pelikulari buruzko lehena (ordurako Iruñean ikusi ahal izango da filma).
Aurtengo beste berritasuna, 'Jo zak, berriz!'  bertso saio musikatua da. Maialen Lujanbio, Oskar Estanga, Amets  Arzallus eta Jon Maia arituko dira Carles Belda eta Xabi Strubell musikariekin.  Carles Belda Zugarramurdin bizi den trikitilari katalana da, inprobisazioarekin harreman handia duena, eta, besteak beste, Maialen Lujanbiok 2005ko txapelkean plazaratu zuen bakarkako doinua moladu zuena. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu arituko da.
Jaialdei dagokionez, aurten ere bi izango dira. Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi arituko dira batean, gai-jartzaile Andoni Egaña dutela. Bigarren jaialdia, gazteagoena izango da: Aimar Karrika, Miren Amuriza, Odei Barroso, Ane Labaka, Joanes Etxeberria eta Ander Solozabal arituko dira kantari eta Sustrai Colina gai jartzen.
Erregea eta bufoia formatuak ere izango du lekua Iruñeako Bertso Aroan. Aurten, Unai Iturriaga izango da bertsolaria, Ander Lipus aktorea eta Unai Elizasu gai-jartzailearekin batean.
Eta 2011eko Bertsoaroak poesia errezitaldia ere izango du bere egitarauan, Miren Agur Meaberen eskutik.


Bertsoaroa 2011

Urriak 18
Erraldoien Txokoan, 19:30. > Hitzaldia. Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña “Bertsolari” filmaren inguruan.

Urriak 20
Gurutze Plazako institutuan, 20:00 > Bertso saioa > Bertsolariak: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Andoni Egaña.

Urriak 27
Gurutze Plazako institutuan 20:00 > Gazteen bertso saioa> Bertsolariak: Aimar Karrika, Miren Amuriza, Odei Barroso, Ane Labaka, Joanes Etxeberria eta Ander Solozabal. Gai-jartzailea: Sustrai Colina

Azaroak 3
Nafarroako Antzerki Eskolan 20:00 > Miren Agur Meaberen olerki errezitaldia

Azaroak 8
Gurutze Plazako institutuan 20:00 > Erregea eta bufoia: Ander Lipus eta Unai Iturriaga

Azaroak 10
Gurutze Plazako institutuan 20:00 > 'Jo zak, berriz!'  bertso saio musikatua > Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Oskar Estanga, Amets  Arzallus  eta Jon Maia. Musikariak: Carles Belda eta Xabi Strubell. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa