Bertso eskolako kide zein bertsozaleentzat zabalik 2011-10-06

Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa egingo da Lesakan, azaroaren 12an

Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa izango da azaroaren 12an, Lesakan. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak. Egun osoko egitaraua izango da eta bazkaritarako, sagardotegian izena aurrez eman behar da. Urriaren 31 baino lehen emaila igorriz helbide honetara: bertsoeskolak@gmail.com.
    Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa izango da azaroaren 12an, Lesakan. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak.
    Lesakan egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako, hainbat bertso-eskoletako kideek eta Lesakako Bertso-eskolak. Halabaina, mikrofonoak erabat zabalik egongo dira egunean bertan sortzen denari. Festa egun hau Lesakan elkartzen diren bertso-eskolek egingo baitute.

Egitaraua:
    12:00etan bertso-poteoa, herrian zehar.
    14:00 Bazkaria Linddurrenborda sagardotegian. Ondoren emanaldi bereziak.
    19:00etan bertso saioa Zialdo ostatuan.
    22:00etatik aurrera Oskar Estangarekin festa, Atxaspi ostatuan.


Zirkuituan bertso eskoletako 35 bertsolarik hartuko dute parte: Unai Gaztelumendi, Xumai Murua, Izar Mendiguren, Eneritz Zabaleta, Maddi Ane Txoperena, Josu Sanjurjo, Iñaki Aleman, Eneko Abasolo "Abarkas", Baztango helduen bertso-eskola, Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga, Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Zarauzko Bertso-eskola, Aitor Sarriegi, Iñaki Viñaspre, Enaitz Alustiza, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego, Enkarterrietako bertso-eskola, Egoitz Aizpuru, Iker Iriarte, Alaia Martin, Xabier Silveira, Iratxe Ibarra, Julen Zelaieta, Oskar Estanga. Eta horiez gain, espontaneoek ere izango dute aukera

Parte hartzea irekia da eta Euskal Herriko bertso-eskoletako kide zein edozein bertsozalerentzat ere ateak zabalik daude.

    Bazkaritarako, sagardotegian izena aurrez eman behar da. Urriaren 31 baino lehen emaila igorriz helbide honetara: bertsoeskolak@gmail.com. Izen-abizenak utzi behar dira, eta kontakturako telefono zenbaki bat. Bazkari txartelak 20¤tan daude.

Informazioa: bertsoeskolak@gmail.com
 
 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu