Ostiralean bukatuko dira 2011-11-02

Gaur hasiko dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Mintzola Ahozko Lantegiak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta Ipuin Kontalari taldeak elkarlanean antolatutako ekimena da. Jardunaldietan idatzizko hizkeratik ahozkorako jauzia aztertuko da. Bihar bertsolaritzak bere tartea izango du, lehenengo Joxerra Garziaren hitzaldiarekin eta Iker Zubeldia eta Uxue Alberdiren saioarekin ondoren.
 Iaz bezala, aurten ere Ahoa Bete Hots jardunaldiak egingo dira Villabonako Subijana etxean, gaur hasi eta ostiralera arte. Honako izenburu hau daukate aurtengo jardunaldiek: "Idatziak ahotsa hartzen duenean". Hala, idatzizko hizkeratik ahozkorako jauzia aztertuko dute jardunaldietan. Irakasleei, kazetariei, aurkezleei, bertsolariei, antzezleei, euskara teknikariei... eta ahozkotasunak bizi duen edonori zuzendutako jardunaldiak izango dira. Honako hau izango da egitaraua:

 AZAROAREN 2a, ASTEAZKENA
 9:00-9:15  Sarrera
 9:15-10:15 "Ahozkoa eta idatzia, bi kultura. Zertan elkarren oztopo, zertan elkarren aberasbide" hitzaldia. Luis Mari Larringan (EHU) eta Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI) ariko dira
 10:20-11:20 "Esatearen ederra", Julia Marinen hitzaldia (Itzulidatz)
 11:25-12:25 "Pantaila euskarazko hitzez mintzo", Asier Larrinagaren eskutik (EITB)
 12:45-13:10 Saio praktikoa: "Arra. Arraroa" antzerkiarekin. Oier Guillanek idatzitako obra da, Iñigo Ortegak antzeztua
 13:10-14:00 Mahai ingurua egingo dute aurretik hizlari aritutako guztiek, Lorea Agirrek (MU-HUHEZI) gidatuta

 AZAROAREN 3a, OSTEGUNA
 9:00-9:15  Sarrera
 9:15-10:15 "Ahoz idatzi, eskuz hitz egin", Joxerra Garziaren (EHU) hitzaldia
 10:20-11:20 "Herri kantuen interpretazioa. Ahozko tradizioaren atzetik", Itsaso Arrieta hizlari (Labayru)
 11:50-12:10 Saio praktikoa: "Ahozkotasuna-kantagintza: ariketa praktikoak", Ana Elorzak (Ahotsak Studio Voices) gidatuta
 12:10-12:30 Bigarren saio praktikoa: "Eskuz esku bertsotan", Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia kantuan direla
 12:30-14:00 Mahaingurua aurretik aipatutako hizlari guztiekin, Mikel Urdangarin kantariak gidatuta

 AZAROAREN 4a, OSTIRALA
 9:00-9:15  Sarrera
 9:15-10:15 "Ahozkoaren eta idatziaren arteko interfazeak mintza jardun jakinen eraberritzean: adibide bat", Leire Diaz de Gereñuren (EHU) hitzaldia
 10:20-11:20 "Ikasteko hitz egin, hitz egiten ikasi", Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea) hizlari
 11:50-12:15 Saio praktikoa: "Aho fantastikara: bi adibide), Bea Egizabal (Kontu kantoi) eta Joxemari Carrereren eskutik
 12:15-13:30 Mahaingurua, eguneko hizlari guztiekin, Ibon Manterolak (EHU) gidatuta
 13:30-14:00 Azken ondorioak

 Aurtengo jardunaldiak Mintzola Ahozko Lantegiak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Kantuzaleen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta Ipuin Kontalari Taldeak antolatu dituzte.

 Bestalde, iazko jardunaldietako hausnarketak biltzen dituen liburua salgai dago. Iazkoan ahozkotasuna haur munduan, jardun berezituetan eta kulturan landu zituzten. Jose Inazio Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre aritu ziren ordukoan hizlari, eta guztien hitzaldiak biltzen ditu liburuak. Durangoko Azokan eskuragai egongo da Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Mintzolaren standetan. Lanku Bertso Zerbitzuak-en bidez ere banatuko da, eta Mintzolaren webgunean ere lortu ahal izango da.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri