Balmasedan, Durangon eta Bilbon 2011-10-13

Gaur ere saio bat baino gehiago izango da

Balmasedan "Hiru, bi, zast... egizu jolas!" emanaldiaren bi saio izango dira. Durangon Igor Elortza, Miren Amuriza eta Amets Arzallus ariko dira. Bilbon, berriz, "Erregea eta Bufoia" izango da Andoni Egañarekin.
 Osteguna izan arren bete-betea dator bertso-agenda gaurkoan. Hala, Balmasedan "Hiru, bi, zast... egizu jolas!" emanaldi bereziaren saio bikoitza izango da, goizeko 9:30etan eta 11etan, Klaret antzokian. Haurrei zuzendutako emanaldia da, Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello eta Ainhoa Alberdi protagonista dituena. Honako hau da laburpena: "Zertara jolasten dira gure haurrak kalean? Zertara baliabiderik eskaintzen ez bazaie? Zertara, zertara, zertara… Lehengo harrapaketak , txabola egiteak bukatu dira.. gaur, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, bapatean, jeinu bat irteten da eta jolasean jarriko ditu. A ze zortea hirukote onena! Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz, irudimena landuz…". Hala, emanaldian bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartuko dituzte.Hemen klik eginda Hitzetik Hortzeran egindako erreportajea ikus daiteke.

 Durangon, berriz, iluntzeko 19:30etan izango da saioa, Udaletxe plazan. Igor Elortza, Miren Amuriza eta Amets Arzallus ariko dira bertan kantuan.

 Azkenik, Bilbon "Erregea eta Bufoia" izango da ikusgai Berregienen museoan, iluntzeko 20etan. Andoni Egaña ariko da bertsotan, eta bere ondoan izango du Ander Lipus. Unai Elizasuk jarriko dizkie gaiak.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu