Bertso-saio esperimentala Bilbon 2011-10-21

Bertsoa teknologia berriekin uztartuz

Bertso-saio berezia egin zuten atzo Bilboko Alhondigan. Azken urteetan teknologia berriek izugarrizko protagonismoa hartu dute gure eguneroko bizitzan eta bertsogintza ez da salbuespen izan. Atzo ondo erakutsi zuten bertsoalariek ere gaitasuna badutela aurrerapen teknologikora egokitzeko. Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertsotan; eta Josu Goikoetxea gai-jartzaile lanetan.

Unai Iturriaga, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariak igo ziren oholtzara; eta Aitor Sarriegi etxetik aritu zen bertsotan webcam baten bidez. Oholtzaren atzeko pantaila handian ikusten genuen guk Aitor. Hori izan zen lehenengo ezustekoa.

Pantailan ordea ez zen Aitor bakarrik ageri. Bertso-saioa  zuzenean eskaini zuten interneten streaming bidez eta saioa etxetik jarraitu zutenek Twitter bidez hartu zuten parte emanaldian. Twitterrean egindako komentarioak pantaila handian irakurtzen genituen eta komentario horiek behin baino gehiagotan erabili zituen Josu Goikoetxea gai-jartzaileak bertsolariei gaia jartzeko aitzakitzat.

Kameradun betaurrekoak, Wii jolasak, Facebook, Tuenti, Twitter... ez dira bertso-saioetan entzun ohi diren hitzak; baina atzo nahiko eroso ikusi genituen bertsolariek teknologia berrien zurrunbiloan; eta erakutsi zuten beste behin bertsogintzak testuinguru berrietara egokitzeko duen gaitasuna.

80 lagun inguru elkartu ziren atzo Alhondigako Bastida aretoan. Bertsoa.com ere han izan zen eta hemen dituzue atzoko bertsoaldi onenak.











Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu