Oñatin eta Villabonan jokatutako bi fnal laurdenen ostean, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendik eskuratu dute final erdietarako txartela, bakoitzak bere saioa irabazita. Oñatin, 700 lagun bildu ziren eta Villabonan 800, eta sarrerak agortu egin ziren igandeko saioan. Datorren asteburuan Hondarribian eta Idiazabalen izango dira kanporaketak.
Oñatin eta Villabonan jokatutako bi fnal laurdenen ostean, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendik eskuratu dute final erdietarako txartela, bakoitzak bere saioa irabazita. Oñatin, 700 lagun bildu ziren eta Villabonan 800, eta sarrerak agortu egin ziren igandeko saioan
Oñatiko sailakpena
1.- Jexux Mari Irazuk 502 puntu
2.- Agin Rezolak 479,5 puntu
3.- Beñat Lizasok 479 puntu
4.- Iban Urdangarinek 472 puntu
5.- Iñaki Zelaiak 468,5 puntu
6.- Iñaki Gurrutxagak 451 puntu
Villabonako sialkapena
1.-Beñat Gaztelumendik 501,5 puntu
2,-Iñigo Manzisidor Mantxik 480 puntu
3.- Unai Agirrek 480 puntu
4.-Unai Gaztelumendik 467 puntu
5.- Ander Lizarraldek 440,5 puntu
6.- Andoni Otamendik 431,5 puntu
Oñatiko kronikaIndartsu hasi dira sei bertsolariak lehen agurretatik: aste bikainari segida eman asmotan, bakoitzak bere armak erabiltzera, aste osoko irribarrea luzatzera, epaimahaia ahaztuta gozatzera, arantza atera eta eztena sartzera, abizenetik aurrera bertsolari izatera datozela egin dute aldarri seiek ere.
Lehen agurrak bota ostean sei puntuko motzean hasi dituzte lan puntuagarriak. Indartsu hasi dira langintza berrian, eta elkar-erantzunean eta arrazoiketan ondo asmatu dute seiek ere.
Koplatako saioari ekin diote segidan. Umoreari heltzen saiatu dira bertsolariak eta lortu dute hein handi batean, entzuleen gozamenerako.
Zortziko handikoa izan dute hurrengo langintza: gozakaitz batzuetan, oparoago bestetan, saio gorabeheratsua osatu du seikoteak.
Bakarkako saiora pasata, gai banari hiruna bertso kantatu behar izan dio bakoitzak. Iñaki Zelaiak gai honi kantatu dio: "Bi urte daramatzazu langabezian; gaur sartu dizute azken langabezia-saria kontuan". Zuzen aritu da Iñaki, ohiko duen eran, eta ondo burutu du bere lanaldia.
Rezola hauxe izan du gaia: “Txiki-txikitatik alboan izan duzun lagun batek muxu eman dizu ezpainetan: berehala barkatu esan eta alde egin du”. Ondo aritu da Rezola, sendo, sentikor eta publikoaren txalo-zaparrada jaso du ordainetan.
Gurrutxagari hauxe tokatu zaio: "Oso txikia zinela Txinatik adoptatu zintuzten. 16 urte dituzula oporretan Txinara eraman zaituzte gurasoek zure jatorrizko herrialdea ezagutzera". Lanaldi txukuna osatu du oriotarrak, luzimendu handirik izan ez badu ere.
Urdangarinentzako gaia hauxe izan da: "Hego Amerikako herrialde indigena batean eman duzu uda GKE batekin borondatezko lanean: aireportuan zaude bueltako hegaldiaren zain". Irmo abestu du ataundarrak, bere estiloan, eta ondo osatu du bere lana.
Irazuren txanda izan da hurrena, eta hauxe egokitu zaio gaitzat: "Zuen semeak gaur esan du lehen hitza". Aita paperean sentiberatasunez kantatu du larrauldarrak, eta bertsozaleak hunkitzen asmatu du.
Lizaso izan da azkena langintza honetan, gai honekin: "Zurearen oso bestelako ideologia duen batekin maitemindu zara. Kontraesan ugari sortzen dizkizu erabaki horrek". Hunkibera sumatu da azpeitiarra eta entzuleengana iristen asmatu du.
Kartzelako saioan, azkenik, binaka aritu dira, hamarreko txikian, gai berari kantatuz. Hauxe izan dute gaia: “Bikotea zarete. Zuen hamabost urteko alabak gauean atera eta etxera esandako ordurako bueltatzeko araua hautsi du”. Zelaia eta Rezola izan dira aurrenak eta gurasoen papera ondo eusten asmatu dute. Gurrutxagarena eta Urdangarinena izan da bigarren bikotea. Elkarri bizi erantzunez, arrazoiketa txukunean aritu da bikotea eta saio ederra osatu dute. Aipagarria izan da aurreko bikotearen bertso oso antzekoak bota dituztela aurreneko biak. Irazu eta Lizaso izan dira azkenak kantatzen. Aitaren eta amaren rolari ondo eutsi dio bakoitzak, eta elkarrizketa politean osatu dute euren lanaldia.
Bukaeran, Jexux Mari Irazu izan da puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu duena. Gainontzekoak puntuazio-dantzaren arabera pasako dira.
Segurtasunez aritu da Jexux Mari saio osoan zehar, indartsu arrazoiketan eta bertsoaren joskeran. Oro har, saio txukuna izan da Oñatikoa.
Villabonako kronikaGogotsu, bozgoran hasi dira sei bertsolariak lehen agurretatik: esperantzari ahotsa jartzera, “pakerik ez eta gerrara”, oholtzan dantzan egitera, guztia irabaztera, onenak irabaz dezala opaz datozela egin dute aldarri seiek ere.
Lehen agurrak bota ostean sei puntuko motzean hasi dituzte lan puntuagarriak. Guztiak ere sendo hasi dira hasiera-hasieratik, eta maila altuan osatu dute langintza.
Koplatako saioari ekin diote segidan. Umoreari etekina ateratzen asmatu dute oro har, eta batzuek entzuleen algara biziak ere sorrarazi dituzte.
Zortziko handikoa izan dute hurrengo langintza: ildo berean kantatu dute denek ere, eta errekurtso ederrak dituztela agerian utzi dute, oro har.
Bakarkako saiora pasata, gai banari hiruna bertso kantatu behar izan dio bakoitzak. Beñat Gaztelumendik gai honi kantatu dio: "Orain arte dibertsioa baino ez zen jokoa zuretzat. Denborarekin menpean hartu zaitu". Sendo, bertsoa ederki osatuz burutu du langintza añorgatarretan zaharrenak, eta entzuleengana iristen asmatu du.
Mantxik hauxe izan du gaia: “Eskultorea zara; bide luzea egin behar izan duzu zure lehen erakusketa honetara iristeko. Zure inguruko inor ez da etorri erakusketara”. Ondo aritu da Mantxi, seguru, bertsoa ondo josten eta hobeto bukatzen. Entzuleek majo eskertu diote ahalegina.
Otamendiri hauxe tokatu zaio: "Kirolari profesionala zara. Urtean etxeko taldean ibili ondoren beste talde batera joan zara eskaintza bikaina jasota. Zure etxeko paretean pintada hau azaldu da; diruzalea". Lanaldi txukuna osatu du lasartearrak, bertsoz bertso bere emaria hobetzen joan baita.
Unai Gaztelumendirentzako gaia hauxe izan da: "Argazki batean biluzik ateratzearren dirua eskaini dizute. Erantzuna emateko unea iritsi da". Umoretik abestu du añorgatarretan gazteenak, saio osoan erakutsi duen freskuratik, eta ondo osatu du bere lana.
Unai Agirreren txanda izan da hurrena, eta hauxe egokitu zaio gaitzat: "Urte asko eman dituzu kartzelan. Jende asko joan izan zaizu bisitan eta gutun asko jaso ere bai. Urtebete daramazu kanpoan eta bakarrik sentitzen zara". Gaia gaurkotasunari atxikitzen asmatu du hernaniarrak, eta sentiberatasunetik kantatuz entzuleengana iristen asmatu du.
Lizarralde izan da azkena langintza honetan, gai honekin: "Hogei urtean kargu politikoetan jardun ondoren gaur lehengo lanera itzuli zara". Zuzen aritu da oiartzuarra, baina luzimendu handirik gabe.
Kartzelako saioan, azkenik, binaka aritu dira, hamarreko txikian, gai berari kantatuz. Hauxe izan dute gaia: “Lankideak zarete, bakoitzak zuen bikotekidea izan arren elkarrekin oheratzen zarete. Gero eta gogorragoa egiten zaizue egoera”. Beñat eta Mantxi izan dira aurrenak eta lanaldi txukuna osatu. Otamendirena eta Unai Gaztelumendirena izan da bigarren bikotea. Ondo asmatu du bikoteak, elkarren kontra baina bertsoak ondo bideratuz. Agirre eta Lizarralde izan dira azkenak kantatzen. Bakoitzak bere rolari ondo heldu dio, eta arrazoi onekin burutu dituzte hiruna bertsoak.
Bukaeran, Beñat Gaztelumendi izan da puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu duena. Gainontzekoak puntuazio-dantzaren arabera pasako dira.
Gozo, seguru aritu da Beñat saio osoan zehar, indartsu arrazoiketan eta bertsoaren joskeran. Oro har, saio taxuzkoa izan da Villabonakoa.
SailkapenaFase honetan, 30 bertsolarik kantatzen dute, bost saiotan eta 18 sailkatuko dira hurrengo final erdietara. Saioko bost irabazleak eta puntuazioko sailkapenean lehen hamairuak.
Zuzenean sailkatuakJexux Mari Irazu 502
Beñat Gaztelumendi 501.5
Puntuen baitan1-Iñigo Mantzizidor “Mantxi” 480
2-Unai Agirre 480
3-Agin Rezola 479.5
4-Beñat Lizaso 479
5-Iban Urdangarin 472
6-Iñaki Zelaia 468.5
7-Unai Gaztelumendi 467
8-Iñaki Gurrutxaga 451
9-Ander Lizarralde 440.5
10-Andoni Otamendi 431.5