Lehen urteko bilduma DVDan 2008-11-19
Bertsolaritzak gaurtik aurrera badu urteko bertso-bilduma DVD formatoan: Bertsoak 2008. Bertsoa.com bertsoplaza digitalak urtean zehar bildutako bertso onenen antologia da eta Lankuk argitaratu du. Bi DVD bikoitzetan bildutako 40 bertsoaldik osatzen duten Bertsoak 2008: 210 bertso eta 40 bertsolariren lanaren lagina. Urteko antologia hau egiteko Bertsoa.com-ek 100 bertso-ekitalditik gora grabatu ditu bideoz.
Bertsoak 2008 datorren asterako egongo da eskuragarri Lanku.com webgunean, Bizkaiko txapelketan eta, abenduan, Durangoko azokan, 10 eurotan. Bildumaren aurkezpena gaur egin da Donostian, Koldo Mitxe-lenan. Bertan izan dira Unai Elizasu Lankuko ordezkaria, Jexux Mari Irazu Bertsoa.com-eko arduraduna eta Andoni Egaña bertsolaria.
Kalitatea aniztasunean eta buruz ikasteko bertso asko
Kalitatea eta aniztasuna, horiexek izan dira Bertsoak 2008 antologia osatzeko irizpide nagusiak. Bilduma osatzeko 40 bertsolariren lana baliatu izanak garbi erakusten du kalitatea oso kontzeptu zabaldua dela gaur egungo bertsogintzan.
Uste denaren kontra gaur egunean ere jendeak bertso on dezente ikasten du buruz. Bertsoak 2008 bilduman perla horietako batzuk ere badaude. Mendiluzek eta Lizasok Zumaian egindako saioa, Andoni Egañaren performantzea zuen bertsoa inprobisatzeko prozesua mikroan eginez, Xabi Paya eta Igor Elorzak Bizkaiko txapelketari buruzkoak, Eliza batean sei emakume Jesukristori bertsotan, Maialen Lujanbiok Donostiako Kontxako badiaren paperetik emakumezko estropadari kantari…
Era berean, aniztasuna da nagusi beste hainbat aspektutan ere: saio motak, bertso neurriak, doinuak, tematika…
Lekukotza
Herri kontsulta, krisia, Eurokopa, generoaren gaia, herriko jaiak, bizitzako kezkak, bertsolariaren isilmina…2008ko gai handi eta txiki askoren leku-kotza bizia ere bada Bertsoak 2008 bilduma. Ez gai aldetik bakarrik, bertsolari eta entzulearen estetika, espazio sozial eta giroaren lagina ere bada bilduma hau, biharko ikerlariei baliagarri egingo zaiena.
Andoni Egaña: “Bertsolariei komeni zaigu gure lana txukun gorde eta ondo zabaltzea”.
Andoni Egaña bertsolariak Bertsoak 2008 bildumaren aurkezpenean adierazi du bertsolariei ere komeni zaiela beren lana txukun gorde eta ondo zabaltzea. Bere hitzetan bertsolaritzak aldaketa handia izan du horretan. 60garren hamarkadan magnetofoiak izua sortzen zuen, eta gaur egunean ere kamarak antzeko sentsazioa sor lezaketa zenbait kontestuetan, bertsoa oso kontestuko sorkuntza delako, eta kontu handiz zabaldu beharrekoa. Baldintza horiek beteta, ordea, lau aldiz txapeldun izan denak uste du komenigarria dela Bertsoak 2008 bezalako bildumak argitaratzea, transmisioari begira, bertso-eskolei begira, ikerketari begira. Adierazi du gainera, horre-lako bildumek denbora joan ahala balioa pilatzen doazala, dokumentu eta testigantza bihurtzen direlako, Bapatean sailarekin gertatu den bezala.
Jarraitzeko sortua
Bertsoak 2008 ikusentzuteko bilduma berri hau ez da urtebeteko bilduma hutsa izateko sortu. Bertsozaleari bertso-bilduma ederra eskaintzeaz gain, bertsolariaren urteko lanari eta, orokorrean, bertsolaritzari zabalkunde bide berriak irekitzen dizkio. Zentzu horretan, Bertsoa.com eta Lankuren apustua da da urtero-urtero ahalik eta bilduma osoena argitaratzea.
Azkenik, Lankuk eta Bertsoa.com-ek eskerrak eman nahi dizkie bilduma honetan parte hartu duten bertsolari eta gaijartzaile guztiei.
Banaketa puntuak
Durangoko Azoka
Bizkaiko Bertsolari txapelketa
www.lanku.com
Informazio gehiago
675716472 Lanku
656703839 Bertsoa.com
DVDeko edukiak banan-bana
DVD 1
1. Xai Paya-Andoni-Egaña. 8ko handia.
2. Aitor Sarriegi-Sustrai Colina. Maiñontzi.
3. Jon Maia. Sei puntukoa.
4. Maialen Lujanbio, atzekoei. 8ko handia
5. Amaia Agirre-Lujanbio-Ibarra. Puntutan.
6. Aitor Mendiluze. Habanera.
7. Zubeldia-Gabilondo-Muñoa. Berezia.
8. Sebastián Lizaso-Aitor Mendiluze. 8ko handia.
9. Beñat Gaztelumendi-Uxue Alberdi. 8ko handia.
10. Xabi Paya. Habanera.
11. Igor Elorza-Xabi Paya. 10ko txikia.
12. Julen Zelaieta. 10ko handia.
13. Asier Otamendi-Iñaki Viñaspre. 10ko txikia.
14. Jokin Sorozabal-Anjel Mari Peñagarikano. 8ko handia.
15. Etxahun Lekue. 8ko handia.
16. Amets Arzallus-Jexux Mari Irazu. 10ko txikia.
17. Miren Artetxe, atzekoei. 8ko txikia.
18. Joxe Agirre-Iker Zubeldia. 8ko handia.
19. Beñat Gaztelumendi-Xabi Paya. 8ko txikia.
20. Jon Sarasua, Maialen Lujanbio eta J.M. Irazu. 8ko handia.
DVD 2
1. Unai Iturriaga-Aitor Sarriegi. 8ko txikia.
2. Andoni Egaña. Naufragoa.
3. Mizel Mateo-Ekhi Erremundegi. 8ko txikia.
4. Maialen Lujanbio. 10ko handia.
5. Sustrai Colina-Aitor Sarriegi. 10ko txikia.
6. Maddalen Arzallus-Iker Zubeldia. 8ko handia.
7. Uxue Alberdi. Sei puntukoa.
8. Amets Arzalus-Maialen Lujanbio. 10ko txikia.
9. Joxe Agirre. Puntu erantzuten.
10. Andoni-Egaña-Xabier Silveira. 10ko handia.
11. Jexux Mari Irazu. 8ko handia.
12. Iñigo Izagirre-Agin Rezola-Unai Gaztelumendi.
13. Fredi Paia. Sei puntukoa.
14. Maialen Lujanbio-Aitzol Barandiaran. 8ko handia.
15. Aitor Mendiluze, atzekoei. 8ko txikia.
16. Unai Ituriaga. 10ko handia.
17. Julio Soto. Puntu erantzuten.
18. Amaia Agirre-Maialen Lujanbio. 8ko handia.
19. B. Gaztelumendi-Egaña-Maia-Alberdi. Koplatan.
20. Jon Maia. Sei puntukoan.
Bertsoa.com eta Lanku
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24