Azaroaren 24rako aurkeztu behar dira lanak 2011-10-26

Martxan dago Okelar Anaiak bertsopaper sariketa

Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutako sariketa da. Gazteek, 16 urtera artekoek, gutxienez 3 bertso edo kopla idatzi beharko dituzte. Helduek, berriz, 6 bertsoko sortak osatu beharko dituzte gutxienez. Aurtengoa 27. edizioa izango da.
 Urtero bezala, aurten ere Mutrikuko Bertso Eskolak Okelar Anaiak Bertsopaper Sariketa antolatu du. Aurtengoa 27. edizioa izango da, eta bi maila bereizi dituzte. 16 urtera artekoek 3 bertso edo 6 kopla idatzi beharko dituzte gutxienez. Hauen kasuan lehenengo sarituak txapela, 60 euro eta oparia eskuratuko ditu eta bigarrenak, berriz, 30 euro eta oparia. Helduek, berriz, gutxienez 6 bertsoko sortak bidali beharko dituzte. Hauen kasuan garaileak 300 euro eta txapela lortuko ditu, eta bigarren sailkatuak 150 euro. Bi mailetan bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izango dira. Sortek jatorrizkoak, aurrez inon argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak azaroaren 24a baino lehen bidali beharko dira. Bi aukera daude lanak bidaltzeko. Posta elektronikoz egin nahi izanez gero honako hau da helbidea:

 mutrikube@gmail.com

 Kasu honetan bi artxibo bidali beharko dira. Batean bertso sorta bera eta ezizena idatzi beharko dira. Bestean, berriz, egilearen datuak: izenordea, izena, helbidea, adina eta telefonoa alegia.

 Posta arruntez egin nahi izanez gero bi gutunazal bidali beharko dira. Batean bertsoak (ordena zenbakia jarrita) eta izenordea idatzi beharko dira. Beste gutunazalean, berriz, egilearen datuak: izena, helbidea, adina eta telefonoa, alegia. Honako helbide honetara bidali beharko da:

  OKELAR BERTSO PAPER SARIKETA
  Mutrikuko Bertso Eskola
  Luardo etxea (Barrenkalea)
  20830 Mutriku

 Sari-banaketa abenduaren 17an egingo da, Mutrikuko Santo Tomas feriaren barruan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa