Hiru kanporaketa jokatuko dira: azaroaren 3an, 11n eta 18an. Finala azaroaren 25ean izango da. Guztira 18 bertsolari gazte ariko dira kantuan, afari giroan.
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak bertsolari gazteentzat urtero antolatzen duten sariketa da Bertxoko. Kanta edo doinu ezagunak hartuta osatu beharreko agurrak bertsozale askoren gogoan geratuko ziren beharbada. Aurtengo edizioa gaur hasiko da. Guztira 18 bertsolari ariko dira kantuan, hiru kanporaketatan banatuta. Afalosteko saioak izango dira denak. Honako hau da egutegia:
AZAROAREN 3a, OSTEGUNA
Gasteizko Errexala Elkartean
Ekaitz Samaniego
Amaia Lasaga
Jagoba Apaolaza
Peio Ormazabal
Ainhoa Mujika
Maindi Murua
Beñat Goitia izango da gai-jartzailea
AZAROAREN 11a, OSTIRALA
Kanpezuko Ibernalo etxean
Ander Solozabal
Paula Amilburu
Maite Solozabal
Ane Labaka
Maddi Gallastegi
Ekhi Erremundegi
"Txiki" izango da gai-jartzailea
AZAROAREN 18a, OSTIRALA
Aguraingo Aitxuri Elkartean
Xabi Igoa
Izar Mendiguren
Iker Pastor
Asier Azpiroz
Manex Mantxola
Aimar Karrika
Miren Garmendia izango da gai-jartzailea
Finala, berriz, azaroaren 25ean izango da, Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak ariko dira bertan.
Saio guztiak afalostean izango dira: afariak iluntzeko 20:30etan hasiko dira eta saioak 22:30etan. Saioa baino bi egun lehenago eman behar da afarirako izena. Bi modu daude horretarako. Telefonoz egin nahi izanez gero hau da zenbakia: 675707971. E-mailez ere egin daiteke, hona idatzita:
araba.sustapena@bertsozale.com
Iazko finaleko irudiak ikusgai daude
hemen klik eginda. Orduko finalean Julio Soto nagusitu zen, giro ederrean egindako saio baten ondoren.