Bertsoaroa Iruñean 2011-10-28

Gazteen freskotasuna

Belaunaldi berriak muturra sartzen ari dira bertso-munduan eta horren erakusle izan zen atzoko Iruñako saioa. Sustrai Colina gai-jartzailea zen oholtzan zaharrena eta kantuan gazteagoak, Miren Amuriza, Ander Solozabal, Ane Labaka, Joanes Etxebarria, Odei Barroso eta Aimar Karrika.

Atzerapenarekin hasi zen saioa eta bertsolariak oholtzara igotzerako nahikoa beteta zegoen Iruñako Gurutze plazako institutuko areto nagusia. Adin guztietako bertsozaleak gerturatu ziren bertsolari gazteak entzutera; eta ez Iruñatik bakarrik, baita inguruko herrietatik ere.

Gazteak ziren bai atzo Iruñako Bertsoaroko oholtzara igo ziren bertsolariak; 27 urte ditu zaharrenak, hortik atera kontuak. Bertsolari gazte hauek euren lekua egiten ari dira bertso-munduan, eta emango dute zeresana hemendik aurrera.

Miren Amuriza bizkaitarra, Ander Solozabal arabarra, Aimar Karrika nafarra, Odei Barroso lapurtarra, Joanes Etxebarria xiberutarra eta Ane Labaka gipuzkoarra aritu ziren kantuan. Ohartuko zinetenez, Euskal Herriko lurralde bakoitzak bazuen bere ordezkaria oholtzan eta Sustrai Colina ez zen egoera hori aprobetxatu gabe geratu. Euskararen aberastasunetako bat da euskalkia bera, eta Sustrai Colinak elkarri puntuak jartzeko agindu zien Miren Amuriza, Ander Solozabal, Joanes Etxebarria eta Aimar Karrikari baina bakoitzak bere euskalkian. Ariketa polita osatu zuten lau bertsolariek.

Aurtengo Bertsoaroko hirugarren ekitaldia izan zen atzoko bertso-saioa eta esan dezakegu oraindik hasi besterik ez dela egin. Oraindik beste bi bertso-saio eta poema-errezitaldia izango dituzte datozen asteetan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu