Bertsolantegia, Elkarteak eta UEUk antolatuta 2007-07-09

Antolatzaileak pozik eta aurrera jarraitzeko asmoz

Hiru eguneko jardunaldi teoriko-praktikoak egin dira Eibarren. Ikastaroetan 35 pertsona izan dira egunero, bertsolaritzaren eremu ezberdinetakoak. Gaueko emanaldietan 400 entzuletik gora izan dira.
Azken urteetako etenaldia eta gero, Bertsozale Elkarteak eta UEUk bertsolaritzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte eta arrakasta handia izan du. Bertsolantegia izeneko jardunaldiak kantakera, generoa eta bertsoaren barruko beste zenbait elementu izan ditu gogoeta eta esperimentaziogai. Hiru egun izan dira eta egun bakoitzak gai baten bueltan antolatu da. Egunez gogoeta, eta iluntzean gogoeta gairekin lotutako emanaldia. Ikastaroetan, besteak beste, Josu Zabala, Amaia Zubiria, Ana Urkiza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Imanol Kamio eta Judith Monterok hartu dute parte ikastaroetan. Gaueko emanaldietan, Gu ta gutarrak, Ornitorrinkus eta saio-esperimentala izan dira, Xabi Paya, Colina eta Arzallusek eskutik, Egañak bideratuta.  Arantxa Mariskal Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduraduna da antolatzaileetako bat eta berak batez ere bi aspektu nabarmendu ditu: partehartze zabala ikastaroetan zein emanaldietan eta bertsolaritzaren espektru zabala bildu izana Eibarren.

Parte hartzeari dagokionez, bertsozaleak, bertso-eskolako gazteak, irakasleak eta bertsolariak bildu dira Eibarren izandako ikastaroetan. Ikastaroetako parte hartzeaz gainera, saioetan ere entzule ugari bildu da, 150 inguru egunero, eta asko Eibar bertakoak. Emanaldiek Eibarko bertsolazeengan izan duten harrera ere nabarmendu du Mariskalek.
Jorratu diren gaiei eta ikuspegiei dagokionez, helburua zen gai bakoitza hiru ikuspegietatik lantzea, zeharka, barrutik eta kanpotik begiratzea, alegia. Eta emaitza ikusita, planteamendu egokia izan dela uste du Xenpelarreko buruak.

Jarraitzeko asmoa
Orain balorazio garaia etorriko da eta orduan erabakiko aurrera begira zer egin. Hala ere, Arantxa Mariskalek Bertsoa.com-i adierazi dio Bertsolantegiaren ideia lau urtera begira egin zela, denbora behar delako dinamika bat martxan jarri eta horren emaitzak ikusteko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak