Bertsoaroa Iruñan 2011-11-07
Urriaren 20an egin zuten aurtengo Bertsoaroko lehen bertso-saioa. Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso, Xabier Silveira, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi eta Julen Zelaieta aritu ziren kantuan eta Andoni Egaña gai-jartzaile lanetan. Bertsozale asko hurbildu zen Gurutze plazako institutura eta ilunabar polita pasa zuten.
Dagoeneko Bertsoaroa murgildu da azken astean eta beste bi ekimen geratzen dira: bihar, "Erregea eta Bufoia" eskainiko dute Ander Lipus eta Unai Iturriagak.
Ostegunean, berriz, bertso-saio musikatua egingo dute. Bertsotan arituko dira Maialen Lujanbio, Oskar Estanga, Amets Arzallus eta Jon Maia; eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu arituko da.
Hori guztia, iluntzeko 8etan Gurutze plazako institutuan.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu