Bi finalaurreko jokatuko dira 2011-11-22

Asteburu honetan itzuliko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Larunbatean Beñat Gaztelumendi, Felix Zubia, Alaia Martin, Agin Rezola, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin ariko dira Arrasaten. Igandean, berriz, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Beñat Lizaso, Nerea Elustondo eta Iñigo Izagirre Tolosan.
Bi asteko etenaren ondoren asteburu honetan itzuliko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bi finalaurreko jokatuko dira.

 Larunbatean, Arrasateko Uharkape pilotalekuan izango da hitzordua arratsaldeko 17:30etan. Egoitz Aizpuru ariko da gai-jartzaile lanetan eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Beñat Gaztelumendi
 Agin Rezola
 Alaia Martin
 Felix Zubia
 Iban Urdangarin
 Iker Zubeldia

 Igandean, berriz, Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko da saioa. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan Jon Zalduaren esanetara:

 Jexux Mari Irazu
 Aitor Sarriegi
 Unai Agirre
 Beñat Lizaso
 Nerea Elustondo
 Iñigo Izagirre

 Finalaurrekoak abenduaren 4an bukatuko dira, igandez, Hernaniko Galarreta Kiroldegian jokatuko den saioarekin. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Jon Martin
 Jokin Uranga
 Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
 Amaia Agirre
 Iñaki Apalategi
 Ainhoa Agirreazaldegi

 Finalaurreko saioetako garailea zuzenean sailkatuko da finalera. Gainerako 5 bertsolariak puntuazioen arabera sartuko dira. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:

 -Kartzela: Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso
 -Binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka gaia emanda, zortziko txikian puntutan 6 bertso osatu arte
 -Binaka gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
 -Kartzela: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso

 Finala abenduaren 18an jokatuko da Donostiako Illunben. Finalerako eta finalaurreko saioetarako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eu web orrian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu