Laxaro Azkune izango da gonbidatua 2011-12-09

Hernani eta Orozkoko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzekoan 1962an Hernanin Gipuzkoako Kanporaketa bateko irudiak emango dituzte. Bertan, Lazkao Txikik Donostiako finalerako deia egingo die bertsozaleei. Joan zen igandean Hernanin jokatutako kanporaketaren kronika egingo du Nikolas Zendoiak.
 Bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, eta finalari begira jarrita daude bertsozale asko. Bertan, Laxaro Azkunek izango du txapeldunari txapela janzteko ardura. Aste honetako Hitzetik Hortzera saioan bera izango da platoko gonbidatu.

 Aste honetako programan ere tarte zabala eskainiko zaio txapelketari. Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatutako azkeneko kanporaketako irudiak eskainiko dituzte. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan Jon Zalduaren esanetara:

 Iñaki Apalategi
 Jon Martin
 Amaia Agirre
 Jokin Uranga
 Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
 Ainhoa Agirreazaldegi

 Bertako bertsoaldi onenak eta oholtzatik kanpoko zenbait irudi eskainiko dituzte, tartean kartzelako tentsio uneak ere bai. Horrez gain, Nikolas Zendoiak saioari buruz egindako kronika ere ikusgai izango da.

 Zuri-beltzekoa ere Gipuzkoako Txapelketari eskainiko diote. Hala, 1962an kanporaketa batean Lazkao Txikik bertsozaleei Donostiako finalera joateko egindako deia entzun ahal izango da.

 Bukatzeko, Orozkon Unai Iturriagak eta Jon Maiak egindako bertso-afariko momentu beroenak ere botako ditu aste honetako programak. Astero bezala igandean izango da emanaldia, gaueko 22:30etan ETB1en. Nahi izanez gero bezperatik ikusi ahal izango da interneten, eitb nahieran-en. 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa