10 bertsolari aritu ziren kantuan 2011-12-26

Beñat Gaztelumendik irabazi du Zarauzko Kopla Txapelketa

Beñat Gaztelumendik irabazi du Zarauzko Kopla Txapelketako bosgarren edizioa. Buruz burukoan, Gregorio Larrañaga Mañukorta ta biak aritu ziren. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan: Oier Aizpurua, Amets Arzallus, Aitzol Barandiaran, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Alaia Martin, Izar Mendiguren, Maindi Murua eta Oskar Estanga. Jon Sarasuak koplak jarri zituen Ilunbeko txistuei buruz. 500 entzule izan ziren Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, lau ordu pasa iraun zuen ekitaldian.

Hiru fase
Azken ediziotan bezala, kopla txapelketa hiru fase izan zituen. Musikaz lagundutako agurren ondoren, bertsolariek hiruna saio egin zituzten, librean bat eta gaiekin bi. Gero, eta publiko artean zeuden epaileek erabakita, hamarretik sei pasa ziren aurrera: Mañukorta, Gaztelumendi, Arzallus, Aizpurua, Martin eta Barandiaran. Bigarren fase honetatik, Mañukorta eta Gaztelumendi pasa ziren buruz burukora, eta ofizioka zein bakarka egin zuten koplatan, denbora tarte jakin batean. Bakarka, bertsolari bakoitzari objetu bana eman zioten. Gaztelumendiri tupper-a eta Mañukortari desataskagailua. Publiko arteko epaimahaiak Beñat Gaztelumendi izendatu zuten zintzarridun berri, Maddalen Arzallus, Igor Elorza, Julio Sotoren eta Amets Arzallusen lekukotza hartuaz.

Bertsoa.com han izan zen grabatzen eta gutxi barru sarean izango dira hango kopla onenak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu