Taldekako 'Championa' 2012-01-13
Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xuberoako bertsolariak Taldekako Championa egiten ari dira, epailerik gabeko liga, duela urte batzuk antolatu zen GR bertso bidea esperientzia gisa hartuta. Eneritz Zabaleta izan da parte hartu duenetako bat, eta berak kontatu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. “Bertso eskola da erreferentzia nagusia eta bertso eskolatik lotu ditugu herriak eta eskualdeak” eta belaunaldiak ere bai. Zortzi talde osatu dituzte, bi Xiberoan, bat Baxe Nabarren eta bost Lapurdin. Iparraldean oholtzan ikusi ohi ditugun bertsolariez gain, taldera bildu dituzte, Aitor Sarasua, Jean Loui Arinordoki Laka, Fermin Miura eta Xanti Iparragirre, besteak beste. Helduen bertso eskolako kideak eta bertsotan aritu dira: Joana Itzaina, Mixel Etxekopark eta Erik Etxart, besteak beste.
Joan etorriko saioak eta bukaera Larraldean
Talde bakoitzak gutxienez hiru bertsolari eta gai-emailea zituen eta joan-etorriko saioak izan dira. Talde bakoitzak saio bat antola du bere herrian edo eskualdean, eta gero beste herri batera joan. Zortzi taldek bina saio egin dituzte beraz, herrian bertan bai, baina, medioetan iragarri gabe, hala erabakita. Horri eskerrak, parte hartzaileen zabaldu egin da, eta saioetan ariketa bereziak egiteko aukera ere eman die. Adibidez, saio batean Lakak eta Miurak mozorrotuta egin zuten saioa... Taberna eta elkarte giroko saioak izan dira eta 30-40 lagun bildu dira saioko, eta oso giro onean joan dira.
Irabazlerik gabeko Championa izango da, eta propio ez dute finalik egin “lehiatik ihesi ibili gara” adierazi du Eneritz Zabaletak. Saiorik gehienak egin dira eta beste hiru gelditzen dira egiteko, Amikuzen, Azkainen eta Baionan. Hala ere, ekimenak bukaera borobila merezi zuela eta amaierako jaialdia egingo dute Senperen, Larraldean, talde guztiak bertan direla.
Talde izaera kohesinatu du
Talde lana eta auto antolaketa izan dira ekimenaren bi oinarri nagusiak, eta Eneritz Zabaletaren ustez taldekako Championak talde izaera kohesionatzeko eta indartzeko balio izan du, harreman sarea estutzeko. Taldekako Championa jarraipena izateko asmoz sortu da, eta printzipioz bi urtez behingo maiztasuna izango du.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24