Santa Ageda bezpera 2012-02-03

Euskal Herriko txoko askotan aterako dira kopla kantari

Elgoibarren, Gabirian, Mutrikun, Soraluzen, Zumaian, Arbonan, Heletan, Alegian, Leitzan, Lasarte-Orian, Arrangoitzen eta Pasaian aterako dira taldeak, besteak beste.
 Urteroko ohitura izan ohi da Santa Ageda bezperan makilak hartu eta etxez etxe kantuan ateratzea. Aurtengoan ere Euskal Herriko txoko askotan aterako dira taldeak larunbatean. Tartean, bertsolari bat baino gehiago izango dira bat-bateko koplak kantatzeko.

 Elgoibarren egun osoan ariko dira plazatik hasita. Xabier Arrizabalaga "Ziarda", Juan Mari Areitio, Juan Mari Narbaiza eta German Meabebasterretxea ariko dira kantuan.

 Gabirian Aztirin hasiko da eskea goizeko 8etan. Mikel Asurabarrena, Iñaki Murua, Euxebio Igartzabal, Aratz Igartzabal, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal egun osoan ariko dira kopla kantuan.

 Mutrikun ere egun osoko ibilbidea antolatu dute. Goizeko 10etan hasiko dira Luardo etxean. Kopla kantuan Beñat Ugartetxea, Xabi Astigarraga, Mikel Mendizabal, Iñaki Apalategi, Laxaro Astigarraga, Adur Gorostidi, Beñat Iguaran, Orlando Arreitunandia eta Iñigo Agirrezabalaga dira aritzekoak.

 Zumaian bertso-eskolako kideak aterako dira eskean Askizun eta Zumaian zehar.

 Arbonan eguerdiko 14etan hasiko dira kantari Arrazolan, eta Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta bertsolariak ere bertan izango dira.

 Alegian Zazpi Astoren Gainean bertso-eskola eta Txintxarri abesbatza elkartu eta arratsaldeko 18etan aterako dira Larraitz auzotik.

 Lasarte-Orian 18:30etan hasiko dute ibilbidea Jalgi tabernan. Ane Labaka, Andoni Otamendi eta Zigor Iriondo "Zipri" ariko dira kantuan.

 Pasaian orduerdi beranduago aterako dira gudarien plazatik. Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertan izango dira.

 Horrez gain, Soraluzen, Heletan eta Leitzan ere aterako dira taldeak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu