Bardoak taldekako txapelketa martxan da Nafarroan eta asteburan lau saio jokatuko dira, gaur hiru eta larunbatean bestea. Gaur, Iruritan, Donezteben eta Lesakan dira, eta Elizondon bihar.
Bardoak taldekako txapelketa martxan da Nafarroan eta asteburan lau saio jokatuko dira, gaur hiru eta larunbatean bestea. Gaur, Iruritan, Donezteben eta Lesakan dira, eta Elizondon bihar.
Iruritan
Bar-ideak eta
Beratarrak taldeak ariko dira. Jon Elizetxe, Iñaki Aleman eta Kotte Plaza dira Bar-ideak taldeko bertsolariak, eta beratarren aldetik Julen Zelaieta, Patxi castillo eta Aitor Elexpuruk kantatuko dute. Saioa Iruritako gizarte etxean izango da, 21etan eta sarrera hiru eurotan dago.
Doneztebeko Casinon,
Jituk eta
Beteranoak taldeak arituko dira. Jituk Malerrekako taldea da eta Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes “Itturri” eta Maialen Belarra dira taldeko bertsolariak. Barañaingo beteranoen aldetik, berriz, Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte, arituko dira. 21etan izanen da afaria eta ondoren bertso saioa, dena 10 eurotan.
Lesakan ere bertso afaria antolatu dute bertako bardoek, Arrano ostatuan eta 21etan hasita. Horren ostean, bi talde arituko dira aurrez aurre, Lesakako
Altzuri, Edurnezuri eta amaordeak eta Iruñeko
Xirristi-Mirristi. Lesakarren taldean Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Ioar Taintak kantatuko dute eta iruindarrenean Xabier Terreros, Asier Saragueta eta Xabier Zarraluki. Afaria eta ondoko saioaren prezioa 15 eurokoa da.
Eta taldekako txapelketak asteburu honetan duen azken hitzordua larunbatean, hilaren 4an, izango da, Elizondon. Herriko Arizkunenea Kultur Etxeko ganbaran 19etatik aurrera bertso saioa izango da. Elizondoko
Lepatanatuek (Jon Barberena, Oier Amiano eta Xabier Maia bertsolariekin) eta Larraungo
Hautsi ta barratu taldea (Arkaitz Goizkoetxea, Oier Lakuntza eta Haizea Beruete bertsolariekin). Sarrera 3 eurotan izango da.
Sarreren eta saioen inguruko argibide guztiak www.bardoak.com web gunean aurkituko dituzue. Bertso afarien kasuan aldez aurretik erreserbatzea komeni da.
Etxarrin Bilixkorriko taldea nagusitu zen joan den asteanBardoak 2012ko lehen saioa egin zen iragan ostiralean Etxarriko gaztetxean, Bilixkorriko eta Desterratuak taldeak aritu ziren taula gainean. Berez, otsailaren 4an du hasiera ofiziala Bardoak 2012 taldekako txapelketak, baina bertsolarien hainbat agenda arazo tarteko saio hori aurreratu behar izan zen.
Publizitate handiegirik egin gabe, ikusmin handia sortu zuen eta 90 lagun inguruk gozatu zuten saioarekin.
Bilixkorriko zen etxeko taldea, bi bertsolari ezagun, Eneko Lazkoz eta Joseba Beltza, eta Alain Iriarte hasiberria. Horiez gain, talde bereko Jon Arratibel aritu zen aurkezle lanetan. Taldeko gainerako kideek eta laguntzaileek saioa antolatzeaz arduratu ziren, eta dena primeran atera zen.
Talde bisitaria Iruñea eta Gorritiko Desterratuak zen, Julio Soto eta Irati Majuelo bertsolari gazte baina eskarmentudunak eta Unai Uberetagoena hasiberria.
Saio ederra eskaini zuten bi taldeek eta entzuleek izugarri gozatu zuten formatu berriarekin eta berrikuntza ugari duten lanekin. Azkenean, Erantsi taldeko bi kidek eta entzuleen botoak hala erabakita, Bilixkorriko taldeak eskuratu zuen txapelketako lehen puntua.
Lehen fase honetan bi talde hauek beste saio bana jokatu behar dute, Dizerdit taldearen kontra.