Erniarraitz sariketa 2012-02-08

Martxoaren 2an hasiko da aurtengo edizioa

Aurtengoa sariketaren seigarren edizioa izango da. Hiru kanporaketa jokatuko dira eta 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte denera. Finala martxoaren 23an jokatuko da Azpeitiko gaztetxean.
 Erniarraitz Bertsozale Elkarteak seigarren urtez antolatu du bertsolari gazteei zuzendutako Erniarraitz sariketa. Aurtengoan sariketa zabaldu egin dute, eta Lapurdi, Araba, Nafarroa eta Bizkaiako ordezkariak ere izango dira, nahiz eta lehentasuna bailarako bertsolariek eduki.

 Denera hiru kanporaketa jokatuko dira, 18 bertsolarirekin. Honako hau da egutegia:

 MARTXOAREN 2a, OSTIRALA
 Azpeitiko Sanagustin Kultur Aretoan 22etan
  Axier Garate, Txibilter (Azkoitia)
  Mikel Artola (Alegia)
  Ander Solozabal (Gasteiz)
  Aimar Karrika (Auritz)
  Aitor Salegi (Zestoa)
  Aitor Urbieta (Itziar)
   Silvia Etxanizek jarriko ditu gaiak

 MARTXOAREN 9a, OSTIRALA
 Errezilgo Borondegi Aretoan 22etan
  Eneritz Artetxe (Azkoitia)
  Eneritz Arzallus (Errezil)
  Josu Oiartzabal, Xenpelar (Azpeitia)
  Irati Majuelo (Iruña)
  Odei Barroso (Barakaldo-Urruña)
  Peio Ormazabal (Arrigorriaga)
   Jokin Urangak aurkeztuko du saioa
 
 MARTXOAREN 16a, OSTIRALA
 Azkoitiko Elkarguneko Aretoan 22etan
  Izar Mendiguren (Laudio)
  Arrate Illaro (Algorta)
  Nekane Zinkunegi (Errezil)
  Amaia Iturriotz (Urretxu)
  Maindi Murua (Azkain)
  Jokin Sudupe, Pio (Azkoitia)
   Ugaitz Beristain ariko da aurkezle lanetan

 Finala martxoaren 23an izango da Azpeitiko Gaztetxean. Kanporaketa bakoitzeko garailea sailkatuko da azkeneko saiorako. Gainerako hiru bertsolariak puntuazioz sartuko dira. Gurutze Oiartzabalek aurkeztuko du finala. Epaile lanetan, berriz, Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun jardungo dira. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa