Estitxu Fernandez izango da aste honetako gonbidatua 2012-02-10

Bilbo eta Iturengo saioak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Bardoak 2012 taldekako txapelketaz ariko dira bereziki. Horrez gain, Zuri-beltzeko "Auspoa" atalean Eneritz Zabaletak aukeratu eta komentatutako pasartea irakurriko dute Xalbadorren "Odolaren Mintzoa" liburutik. Zapping-ean Imanol Lazkanok Lazkao Txikiren ateraldi bat kontatuko du. Bertsoa.com-etik, berriz, Zeanuriko jaialdiko zirku jolasa hartuko dute.
 Aste honetan ere bete-betea dator Hitzetik Hortzera programa. Bi bertso-saiok beteko dute tarterik zabalena. Alde batetik, joan zen ostegunean Bilboko Alhondegian egindako bertso-saio esperimentala eskainiko dute. Unai Elizasuk eta Asier Altunak ikus-entzunezko pieza laburren bidez jarri zizkieten gaiak Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Aitor Mendiluzeri. Emanaldi hartako unerik onenak emango dituzte aste honetan.

 Bestetik, joan zen larunbatean Iturenen egindako bertso-bazkariaren momentu gozagarrienak ere izango dira ikusgai. Ihauterien barruan eta elurretik babesean giro ederreko bertso-bazkaria osatu zuten Julio Soto eta Andoni Egañak.

 Aste honetan Estitxu Fernandez Maritxalar psikologo eta kazetari lesakarra gonbidatu dute platora. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bardoak 2012 taldekako txapelketan hartuko du aurten. Horretaz eta beste hainbat gauzaz ariko dira programan.

 Ohiko atalak ere izango ditu programak. Zuri-beltzeko "Auspoa" atalean Eneritz Zabaletak aukeratu eta komentatutako pasartea irakurriko dute Xalbadorren "Odolaren mintzoa" liburutik. Zappingean Imanol Lazkano izango da protagonista, Lazkao Txikiren ateraldi bat kontatuko baitu. Bukatzeko, Bertsoa.com-etik Zeanuriko bertso jaialdian egindako zirkuko jokoa aukeratu dute.

 Astero bezala larunbatez izango da programa ETB1ean, eguerdiko 14:45ak aldera. Nahi izanez gero aurretik ikusgai jarriko dute eitb.com/nahieran atarian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu