Bardoak - Taldekako txapelketa Nafarroan 2012-02-10

Nafarroako Bardoak txapelketak zazpi saio asteburuan

Bigarren asteburuan sartuko da Bardoak 2012 Nafarroako taldekako txapelketa, eta ez nolanahi gainera: zazpi saio izanen dira ostiral eta igande bitartean. Bertso merenduak, bertso bazkariak eta bertso afariak, taldekako ekimen honekin gozatzeaz gain, bertsozaleak ere izanen du sabela betetzeko aukera.
Bigarren asteburuan sartuko da Bardoak 2012 Nafarroako taldekako txapelketa, eta ez nolanahi gainera: zazpi saio izanen dira ostiral eta igande bitartean. Bertso merenduak, bertso bazkariak eta bertso afariak, taldekako ekimen honekin gozatzeaz gain, bertsozaleak ere izanen du sabela betetzeko aukera.

Otsailaren 10ean, ostiralarekin, bi saio izanen dira, Barañain eta Beran; larunbatean hiru, Txantrea, Intza eta Anizen eta amaitzeko, igandean, beste bi, Leitza eta Iruñean.

Barañainen Beteranoak eta Leitza ta leitzarrak taldeak ariko dira. Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte dira Beteranoak taldeko bertsolariak, eta leitzarren aldetik Joxema Leitza, Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia “Zili” bertsolariek kantatuko dute. Saioa Barañaingo Haizea elkartea izango da, 20:30ean.

Egun berean Berako Gaztetxean, Beratarrak eta Leitzaundi taldeak arituko dira. Beratarrak taldean Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru dira taldeko bertsolariak. Leitzaundiren aldetik, berriz, Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Miel Mari Elosegi “Luze”, arituko dira. 21etan izanen da afaria eta ondoren bertso saioa.

Larunbaterako bi bertso bazkari antolatu dituzte bardoek, Iruñeko Euskaldunon Biltokin eta Intzako herriko ostatuan. Lehenean bi talde izanen dira aurrez aurre, Desterratuak eta Dizerdit. Desterratuen taldean Julio Soto, Irati Majuelo eta Unai Uberetagoenak kantatuko dute eta Dizerditekin Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Aitor Irazuk.

Bigarren bertso bazkaria Intzan da, Mailope eta Rimak Exkaxko taldeekin. Etxekoan partetik, Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Miguel Angel Ortiz de Guzman dira bertsolariak. Lesakarrenean, berriz, Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Eneko Fernandez.

Larunbateko hirugarrena bertso afaria da, Anizko Mendiarte elkartean. Afalostean Malerrekako Erauntsi eta Lesakako Altzuri, Edurnezuri eta amaordeak izanen dira aurrez-aurre. Erauntsin Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien dira bertsolariak eta lesakarrenean Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Ioar Tainta.

Eta taldekako txapelketak asteburu luze honetan dituen azken hitzorduak igandean, hilaren 12an, izango dira, Leitzan eta Iruñean. Leitzako Aurrera elkartean 18etatik aurrera bertso merendua izanen da. Saioan Leitzaundi  (Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Miel Mari Elosegi “Luze) eta Bar-ideak (Iñaki Aleman, Jon Elizetxe eta Kotte Plaza bertsolariekin).

Azkenik, bertso merendua izanen da Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Han abestuko dutenak, Bertze Maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika eta Oscar Sanz de Acedo) eta Lepatanatuek (Oier Amiano, Jon Barberena eta Xabi Maia).

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri