50.000 euroko hitzarmena da bertan behera Gasteizen 2012-02-15

Gasteizen ikastetxeetako ordezkariak ere Elkartearen agerraldian izango dira

Gasteizen ikastetxeetako ordezkariek ere babesa emango diote Arabako Elkarteari, Udalak hitzarmena bertan behera utzi izana salatzeko agerraldi publikoan. Hezkuntzako proiektua izango da hitzarmena eteteak gehien kaltetuko duen lanetako bat. Prentsa agerraldi zabala izango da eta, Ekaitz Elorriaga lehendakaria eta Juan Mari Juaristi lehendakari ohia ere bertan izango dira. Baita ere, Patxi Aizpurua Gasteizko bertso eskolako sortzailea, Iñaki Viñaspre bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea, Oihane Perea bertsolaria eta eragilea ere.
Gasteizen ikastetxeetako ordezkariak ere Elkartearen agerraldian izango dira, Udalak hitzarmena bertan behera utzi izana salatzeko. Hezkuntzako proiektua izango da hitzarmena eteteak gehien kaltetuko duen lanetako bat. Prentsa agerraldi zabala izango da eta, Ekaitz Elorriaga lehendakaria eta Juan Mari Juaristi lehendakari ohia ere bertan izango dira. Baita ere, Patxi Aizpurua Gasteizko bertso eskolako sortzailea, Iñaki Viñaspre bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea, Oihane Perea bertsolaria eta eragilea ere.

"Gasteizen elkarteak duen proiektu osoa dago jokoan"
Bertsoa.com-i egindako adierazpenetan honela azaldu zuen Arabako Elkarteak egoera:
"Azken 4 urteotan Gasteizko udalarekin izan dugun hitzarmenaren % 100 desagertzen zen Javier Marotoren Aurrekontu zirriborroan. Inolako azalpenik eman gabe, 50.000 eurotik 0-ra. Orain aurrekontu prorrogatuetan zer gertatuko den ez dakigu. Alderdi politiko guztiekin bildu gara eta Alkateari ere bilera eskatu diogu. Zain gaude. Gure esku dagoen guztia egingo dugu hori saihesteko.  Baina gauzak diren bezala, Gasteizen elkarteak duen proiektu osoa dago jokoan: Hezkuntza arautuan Gasteizko ikastetxeetan bertsogintza lantzea, Aurten 30 urte betetzen dituen Gasteizko bertso-eskola finantziaziorik gabe geratzea, Elkartetik antolatutako bertso jaialdien eta bestelako saioen galera, eta hiriburuan garatuko den kuadrillarteko txapelketa, inoiz baino talde eta saio gehien izango dituena, finantziaziorik gabe geratzea . Gasteizen 30 urte atzera egitea suposatuko luke. Edonola ere duela 30 urte bezala, indarrak handik edo hemendik aterako genituzke aurrera egiteko, ez daukat dudarik."

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa