Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak antolatuta 2012-02-15

Martxan dago Bideokopla Txapelketa

Partehartzaileek bideo bat sortu beharko dute, koplak oinarritzat hartuta eta honako gai honekin: "Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut...". Bi lagunetik gorako taldeek aurkeztu ahal izango dute, gutxienez 6 eta gehienez 12 kopla idatzita.
 "Euskalakari Koplari" lehiaketa antolatu zuten iaz Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Korrikak. Orduko arrakasta ikusita, aurten berriro ere antzeko lehiaketa bat antolatzea erabaki dute. Oraingo honetan AEKren Mintzapraktika egitasmoa izango du bidelagun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Lehiaketa honen bidez bi helburu lortu nahi dituzte. Alde batetik, euskara ikasten edo praktikatzen ari direnak bertsolaritzara hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.

 Helburu hauek betetzeko Bideokopla Txapelketa antolatu dute. Bi lagunetik gorako taldeek hartuko dute parte, eta honako gai honen inguruan osatu beharko dituzte koplak: "Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut...". Partehartzaileek gutxienez 6 eta gehienez 12 koplatako sortak osatu beharko dituzte eta bideoz grabatu. Ondoren, grabazioak praktikatuaek@gmail.com helbidera bidali beharko dira MARTXOAREN 25a baino lehen.

 Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago. Hala ere, nahi izanez gero talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eskatzeko aukera izango luke. Horretarako, parte hartu nahi duten mintzalagunek inguruko bertso-eskolari parte hartzeko aukera ematea izan daiteke lehenengo pausua, elkarlan hori lehenetsi egingo baita lehiaketan.

 Epaimahaia Bertsozale Elkarteak osatuko du. Hala ere, bideo guztiak "Praktikatu AEK" facebookeko orrian jarriko dira eta bertan bozkatzeko aukera emango dute. Talde irabazleak bertso-bazkari batez gozatzeko aukera izango du, bi bertsolarirekin.

 Nahi izanez gero hemen klik eginez ikus daiteke iazko sorta irabazlea. Eta informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»