300 liburutik gora argitaratuta 2009-01-04

Aita Zabala hil da, Auspoaren sortzailea

Hileta igandean izango dira, 16:30etan Xabierren

Antonio Zabala herenegun hil zen Iruñean. Aita Zabala bertsolaritzak azken 50 urteetan izan duen biltzaile eta argitaratzailerik emankorrena izan da, eta  bere obra Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan utzi zuen.
1928ko urtarrilaren 23an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa). 17 urterekin Jesusen Lagundian sartu zen, eta ordena horretako kide da. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen. 1964an, Euskaltzain oso izendatu zuten, eta 1999an, Honoris Causa doktore egin zuen Deustuko Unibertsitateak.
Herri literaturarako zuen zaletasunak bultzatuta, bertsopaperak biltzen hasi zen, 50eko hamarkadatik aurrera, eta zeregin horretan eman du bizitza guztia.
1961ean, Auspoa liburutegia sortu zuen. 40 urte luzeko bidean, 300 liburutik gora argitaratu ditu Antonio Zabalak liburutegi horretan: bertsolarien biografia, pasadizo eta bertsoak; herriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak; narrazioak... Euskal herri literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du. Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zabala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua zeukan jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen.

Iazko urterrilean bere lagunarteak eta erakundeek omenaldi xume bat egin zioten Amasa 80. urteurrenean. Ordukoak dira bertsook.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu