Begoña del Teso gonbidatu dute platora 2012-02-24

Lierniko bertso-afaria eskainiko du Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzeko atalean Xabier Montoia musikari eta idazlea agertuko da, Frantzisko Apalategiren "Euskal mutillak armetan" liburuko pasartea irakurri eta komentatzen. Zappingean Andoni Egañak Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-ri Oskarra nola ematen dion erakutsiko dute. Eta "bidalitakoak" atalean Jon Martin eta Iñaki Apalategi izango dira protagonista.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1ean. Larunbat bazkalostean izango da hitzordua, Gaur Egun albistegiaren ondoren.

 Tradizio handiko bertso-afari batek beteko du tarterik handiena. Jada badira hogeitaka urte Lierniko Mujika jatetxean urtero bertso-afaria egiten hasi zirenetik, eta aurten ere ihauteriekin batera iritsi zen zita. Dena den, izan zen berrikuntzarik, Andoni Egañaren ordez Iker Zubeldia joan baitzen. Berarekin batera aritu ziren Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua. Unerik distiratsuenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak.

 "Bidalitakoak" atalean, berriz, Jon Martin eta Iñaki Apalategik Donostiako Kantu Jira ekimenarekin batera egindako saioa eskainiko dute. San Bizente eliza atarian aritu ziren bertsotan.

 Aste honetan Begoña del Teso Feijóo kazetaria gonbidatu dute platora Jon Artano Izetaren galderei erantzutera. Bertsolaritzaz ariko dira berarekin, baina baita zineaz eta zezenketez ere.

 Horrez gain, ohiko atalak ere izango ditu aste honetako programak. "Zuri-beltzeko Auspoa" atalean Xabier Montoia izango da protagonista. Frantzisko Apalategik 1961ean argitaratutako "Euskal mutillak armetan" liburuko pasarte bat irakurri eta komentatuko du musikari eta idazle ezagunak.

 "Zapping"-ean, berriz, 1991n Andoni Egañak Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-ri Oskarra nola eman zion erakutsiko dute. Hala, bi bertsolari hauek ekainean eta irailean egindako bi bertsoaldi eder eskainiko ditu programak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»