ABRA SARIKETA 2012-02-27

Endika Igartzabal txapeldun

Maddi Ane Txoperenarekin buruz burukoa jokatu ondoren, Endika Igartzabal gabiriarrak jantzi zuen txapela.

Pasa den ostiralean jokatu zen Getxoko Fadura garagardotegian aurtengo ABRA sariketa. Bapo afaldu ondoren, gaueko hamaikak aldera hasi zen saioa. Inazio Vidal, Endika Igartzabal, Xabi Igoa, Irati Majuelo, Maddi Ane Txoperena eta Txaber Ormazabal aritu ziren kantuan; eta Miren Loizagak egin zituen aurkezle eta gai-jartzaile lanak.

Zortziko handian eta zortziko txikian ofizio bana osatu zuten hasteko. Aipagarria zortziko txikian Txoperenak eta Igartzabalek egindako saioa; Txoperena gidatzeko baimena atera berritan, Igartzabal aitarekin autoan ibiltzera doa lehenengo aldiz. Igoa eta Ormazabalek ere saio polita egin zuten zortziko txikian; hasieran doinuarekin arazo batzuk izan arren, ondo bete zuten aita-semeen papera.

Bakarkako lanak iritsi ziren gero. Bina puntu erantzutea eta gaiari bina bertso jartzea. Puntu-erantzunetan ez zuen inork bete-betean asmatu baina gaiari bertsoak jartzerakoan oso ondo aritu ziren bertsolariak. Nabarmentzekoak, Vidal, Igoa eta Txoperenaren bertsoak.

Azkenean, Txoperena eta Igartzabal iritsi ziren buruz burukora. Seiko motzean ofizioa osatu ondoren bidali zuten kartzelara Txoperena. Kartzelako lanean, damuari bertso bana jarri zioten lehenengo; ondoren, hiruna bertso abesteko klasekideek baztertutako gaztetxoaren lekuan jarri zituen Miren Loizaga gai-jartzaileak.

Igartzabalek egindako lanari esker, aurtengo ABRA sariketako txapela Gabiriara eraman zuen.
       

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu