Atzo egin zuten aurkezpena 2012-02-28

Gaur hasiko da hogeigarren BBK Sariketa, Bizkaiko 50 bertsolari gazte bilduko duena

BBK Sariketak hogeigarren edizioari ekingo dio gaur. Txapelketa honetan Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru arituko dira lehian. Talde bakoitzak sei bertsolariz osatuta egongo da eta horietako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak.
BBK Sariketak hogeigarren edizioari ekingo dio gaur. Txapelketa honetan Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru arituko dira lehian. Talde bakoitzak sei bertsolariz osatuta egongo da eta horietako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak.

Bizkaiko bertsolari gazteenei publikoaren aurrean aritzeko aukera gehiago eskaintzeko asmoz, gaur  BBK Sariketaren edizio berri bat  hasiko da, 20. ediziora heldu dena. Txapelketa honetan Bizkaiako zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru arituko dira lehian. Talde bakoitzak sei bertsolariz osatuta egongo da eta horietako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak. Kanporaketak zenbait ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira eta sarrera doakoa izango da. Finalerako sailkatuko diren bertsolariak Bilboko Kafe Antzokian txapela lortzeko norgehiagoka izango dira, martxoaren 23an, ostiralean.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketa,  Bilboko Kale Nagusiko 23-4.ean, BBKren egoitzan. Ekitaldian Bizkaiko Bertsozaleak elkarteko kide den Irune Sotok, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritzaren arduradunak, Juanjo Respaldizak, eta, Bizkaiko bertsolarien txapelduna den Arkaitz Estiballesek hartu zuten parte. Azken honek lotura estua du sari honekin, izan ere, parte hartzaile izatetik, epaile izatera heldu da.

Aurreko edizioetan bezala, sarian parte hartzen duten 50 bertsolari inguru zazpi taldetan banatuta daude eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dute. Eskualdeak honako hauek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria,  Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. Edizioa irabazi zuen.

Sariei dagokienez, bi talde finalisten artean 2.000 euro banatuko dira, eta txapeldunak 1.260 eurotako lehen saria jasoko du. Txapelketan, gainera, 3.780 euro izango dira, parte hartzen duten bertsolari guztien artean, parte hartzeagatiko dieta gisa banatzeko.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu