Umorez, Bigarren jardunaldia 2012-02-28

Mikel Otxotorena: "Erroa ez da aldatzen, egokitu egiten da egoera bakoitzera"

On:giz elkarteko kidea da. Berdintasunaren alde lan egiten dute baina fokoa gizonezkoengan jarriz. "Makulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez" izeneko hitzaldia eskaini zuen Villabonan. Bertan, ikus-entzunezkoetan gizonezkoak nola islatzen diren aztertu zuen.
 Joan zen ostegunean bukatu ziren Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak antolatutako Umorez jardunaldiak. Bi hitzaldi izan ziren azkeneko jardunaldian. Lehendabizikoan Mikel Otxotorena aritu zen, On:giz elkarteko kidea. Elkarte honetan berdintasunaren aldeko lana egiten dute, baina fokoa gizonengan jarriz. "Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez" izeneko hitzaldia eskaini zuen Villabonan. Bertan, generoari lotutako gaiak ikus-entzunezkoetan nola agertzen diren aztertu zuen. Azaldu zuenez rolak eta estereotipoak indartzeko garrantzitsuak dira ikus-entzunezkoak.

 Hitzaldian zehar gizonezkoak pantailan nola islatzen diren azaldu zuen gehienbat. Baina, zer da gizon izatea? Mikel Otxotorenaren iritziz aldatzen doan zerbait da kulturala den neurrian. Hala ere, hiru ezezkotan oinarrituko luke gizonezkoen izaera: ez emakume, ez homosexual eta ez ume. Hitzaldiaren lehendabiziko zatian aspaldiko iragarki eta filmak gaurkotasun handiagokoekin alderatu zituen. Itxura aldatu baldin bada ere, erroan dagoenak berdin jarraitzen du bere iritziz. Hala ere, itxaropentsu hitz egin zuen. Generoari lotutako aldaketak sozialak diren neurrian sustraitu daitezen denbora beharko dutela azaldu zuen, kontzientziazio lana egiten jarraitu beharko dela azpimarratuz.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu