Bigarren urteurrena 2009-01-13

Hamaika Bertutek 200 plaza egin ditu bi urteko bidean

Zarautzen egin zuten bigarren urteurreneko festa. 80 lagun inguru bildu ziren. Aurten, batez ere barrura begira antolatu dute jaia.
Hamaika Bertutek bigarren urteurrena ospatu du asteburuan Zarautzen. 2007a sortu zen ekimena publikoki eta bi urteotan 200 plaza inguru egin dituzte. Plaza horietako asko berriak dira, Hamaika Bertuteren eskaintzak sortuak. Antolatzaile gehienek errepikatu egin dute eta iazko saio asko aurreko urtean hasitako bidearen emaitza izan dira, Hamaika Bertuteko kide batek Bertsoa.com-i adierazi dionaren arabera. Zentzu horretan, funtzionamenduaren seriotasuna nabarmendu du Hamaika. Gaur egunean 60 bertsolari dabiltza Hamaika Bertuten, eta dagoeneko belaunaldi berrietakoak hurbiltzen ere hasi dira.

Urteurreneko jaia Zarautzen
Egun osoko festa egin zuen Hamaika Bertutek Zarautzen, joan den larunbatean. Goizean bertsoa eta antzerkia uztartuta girotu zituzten Zarauzko tabernak. Herriko antzerki eskolako bi aktorek bertsolarizaren inguruko esketxak inprobisatzen zituzten, eta bertsolariek ematen zioten gaiari segida. 80 lagunetik gora bildu ziren, eta tabernetara ere urreratu zen jendea. Bazkaria Urpekoak elkartean egin zuten eta han ere izan zen bertsorik, bapatekoak, zein bertso jarriak. Egoitz Aizpuru eta Iker Iriarte aritu ziren gaijartzen eta bertsolariak lanean jarri ondoren eurak bukatu zuten kantari. Aurten, batez barrura begira egin dute ospakizuna, eta bazkalondoko saioan ez da kamararik izan.

Aurrera ere jarraitzekotan
Hamaika Bertutek orain arteko dinamika eta eskaintzarekin jarraitzeko asmoa du aurrera begira ere, "dinamikari eusteko gogoz eta indarrez gauden arte behintzat" Unai Muñoaren hitzetan. Gazte belaunaldiak ere sartzen hasi dira eta hortik ikusten du etorkizuna Muñoak. Era berean, "bukatu behar bada ere, konplejurik gabe utziko dugu" adierazi zuen lasartearrak.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu