Arabako Kuadrilla arteko txapelketako finala jokatuko da gaur Aramaion. Gaztetasuna eta beterania eskutik helduta izango dira oholatzan bigarren edizio honetan. Bat-batean, finalean bi talde berri izango dira eta idatzizkoan, berriz ere Aramaio eta Martin Ttipiaren artean erabakiko da txapela. Herri giroko final honetan, bazkaltzen 200 lagun inguru daude izena emanda eta saioan 300 entzule inguru izatea espero dute antolatzaileek.
Arabako Kuadrilla arteko txapelketako finala jokatuko da gaur Aramaion. Gaztetasuna eta beterania eskutik helduta izango dira oholatzan bigarren edizio honetan. Aguraingo taldean Oihane Perea esperientzi handikoaren ondoan izango dira Oier Arbina, Josu Campo, Beñat Oribe eta Jon Unai Aspe gazteak. Aiaraldeko taldean berriz, Serapio Lopez eta Izar Mendigurenekin batean, Unai Mendibil, Iñaki Cabeza, Julen Eizagirre eta Ainhoa Comas gazteak daude.
Bat-batean, finalean bi talde berri izango dira eta idatzizkoan, berriz ere Aramaio eta Martin Ttipiaren artean erabakiko da txapela.Herri giroko final honetan, bazkaltzen 200 lagun inguru daude izena emanda eta saioan 300 entzule inguru izatea espero dute antolatzaileek.
Hamabi talde bat-batean eta hogeita lau idatzizkoan Arabako eskualde arteko (Araban Kuadrilla eskualde administratiboa da) txapelketa honek parte hartze zabala eta herrikoitasuna ditu ezaugarri nagusi. Aurtengo edizioan aurrekoan baino talde gehiago izan dira, 36 denera. Bat-batekoan, talde bakoitza gutxienez 11 pertsonakoa da, antolakuntza eta zabalkunde lanak bere gain hartuko dituena: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, bideo eta audio grabatzaileak, prentsa arduraduna eta trikitilariak. Ekipo konpletoa. Horrelako 12 talde osatu dira Arabako Kuadrilla (eskualde) desberdinetan.Eta horretaz gain, idatzizko 16 talde. Zentzu horretan, 2012ko parte hartzea aurrekoa baino zabalagoa izan da, eta jende berria sartu da taldeetan. Bat-batekoetan, bertso eskoletatik (gazte zein helduenetatik) etorri da jende hori. Idatzikoetan, euskaltegi ingurutik, mintzalagun taldeetatik eta abar. Saioak ere gehiago izan dira. Herrikoitasun horrek, ordea, ez dakar bukaera jendetsu eta mediatikorik. Finalean, saldutako sarrerak kontuan izanda, ez da, behar bada, iaz baino jende gehiago bilduko, baina ekitaldiak, bere osotasunean pauso bat eman du aurtengo edizioan, antolatzaieen esanetan.